Hemen zaude: Hasiera Denda Tatuatu zenidan zerua Letrak

Letrak

BIGARREN GEZIA

Orbainak zure zaurira narama
Bizipozak instintuen sabelera
Itzal honek muga amaigabera
Bihotz isilen taupada
Mutua den begirada
Begi ororen kresala
Maitearen azala

Ziur zaude negarrak biltzen diren karrikan
Non da euria
Barne uholdetan

Maitasuna mugatu digun hesia
Hitzen ondorioz itoa den hazia
Zulo gorri baten legezko jausia
Gezi gozo gazia

Maitasunaren gezi gozo gazia
Sugearen gezi gozo gazia

KARMINEN URRATSAK

Karminen urratsak errepidetan
Nabigatzeaz ero dabiltza
Bilo ilundua haizean dantzan
Nora oroitza
Hara bihotza

Ez, gauak ez dit musu emanen
eki honen bestaldean ezpainetan
Ez, bele beltzek gidatzen dute
nire berben esperantza eta norantza

Nora norantza
Nora harantza

TRENA IRISTEN ARI DA

Gutun isilak ziren garai hartakoak
Agur baten ostean idatzitakoak
Helbiderik gabeko kantoi izkutuak eta
Estazio ertzetan karril arrailduak

Zu eta ni arrotz arrotzen herrian
Zintzilik erbestearen erdian

Orain elurrak lurra jantzi du
Orain tren ziztuen aiduru

Iristen ari naiz inora doan trena hartzeko

Itzal sakonetatik datorkit eki gaua
Izan gintezkeenaren lokarri haustua eta
Begirada urrunen kantu lokartuan
Amiltzen da betiko nire bekatua

Orain... orain trena iristen ari da.

NAHIA (GARI ARTEAN JAIOTAKO HAURRA)

Udazken hosto lehorrenOroitzen zaitudanero arima dakar gauakudaberriko lorez
Inoiz itzuli ez diren irria leuntzen zizun
hegaberen antzera petaloen likorez

Miña ereinezUrre adatsa
maitemiña zinenez lepoan zen bueltaka
Bildu gintuen zubidantza eroen kulunkan
jantzi zaigu elurrezzoriona jiraka

Ta itsaso urrunetakoTa ohe hutsaren bila
haizeak oroiminez landa bazter orotan
zure kresal usain huranon erori ote zinen
gogoratu ezinez non ote zinen lotan

Ta mendi gailur hauetan Ta gari arteko gaua
zuhaitz ihartu horiek odolez mozorrotu
zutaz galdezka dirautebegi urdurien hitzek
negu oro etenez.argia zuten galdu.

Gari artean gorriz jantzita zinen minez... garitan hiltzen zinen.
Haurgintza minez jaio zinen... amaren besotan batu ginen.

Zoaz lanbroaren alde beltzera
Zoaz itzalaren printza biltzera

Amaren ordez nahia ordainez
garitan minez hil baitzen.

EDEN DEBEKATUETAN

Desioa akaso izan litekeena
sartu da deitu gabe nire ateetan barrena
neoizko tabernetan
giltzarik ez duten zeruko zeldetan
Eden debekatuetan.

Edan ditzagun ardotan dirauten
maitaleen malkoak
Esaidazu hozkirri hori zer den
Emaidazu eskua eta laztanak
mintzatu daitezen oskorri honen
oskorri honen hozkirri umeletan murgildu gaitezen
hemen... su eme... zu N... zu hemen...

DEITUDAN HIK ARREN

Fonoa moztu zidatenan
galdua zenbakia
hor nagon ni orenetan
gela honen minean

Laino biren besoetan
urrun dunen hortzerantz
bidali dun karminegan
bart inon piztu zena

Semaforoen erregin
bataiatu hindutenan
telefono dei lizunen jainkosa
minigona estutzean
markazan niganako kodea eta...
deitudan hik arren.

TATUATU ZENIDAN ZERUA

Etzanda zu nigan bezala

Leihotik beha somatu zaitzaket
euriak behera egin digu atzera
Busti gintuen hiria ardo onaren antzera
iragan miñaz ito da fadoaren akordeen pean.

Tatuatu zenidan zerutik doa
Nahiaren itzala.

Lisboa urrun somatu dezaket
mapa erreak sortzen didan lausoaz
Utzi zintudan auzoak poema hilen ferekak
eskegita daramatza gurutze krabelinduen pean.

Tatuatu zenidan zerutik noa
Nahiaren itzalaz...

IZEN GABEAREN LURRAK

Lurra gurtu zuen haur mutu hura
izan gura nuke... izen gabe.

Plastikozko desertuaren ataritik
hodeiei beha... naufrago
Itsaso hortan ezpainen bila zugaz.

Haur bihotz ororen menpe
hiltzear den luditik irten:
Tatuatu zenidan zeru okretik biok hegan.

BADIRA ORAINDIK

Haitzetan izkutatu da
heriotzaren memoria
gaurdanik zauzkat laztan
babesaren konpainian
eta hitzaren orpotik
marrazten zaitut arratsero
itsas galernen irudi
barkaidazu baina baziren...

...eta badira oraindik
porturatu ez ditugun amets untziak
eta badira oraindik
bistaratu ez ditugun mendi urrunak
eta badira oraindik
musukatu ez ditugun ezpain lizunak...

Izaretan urperatu da
desiraren testamentua
gaurdanik zauzkat laztan
arnasaren konpainian
eta masailen altzotik
itotzen nauzu gauerdiro
ibai harroen irudi.

Tabako marrokiarra erretzen dihardut
zure olatuei behelainoaren soinekoa
josten diedan artean.
Babesten gaituen amaraun saretik
elkarrekin igaroko dugun
azken egunsentia goza dezagun...
Lobelarraren ihintzaz mozkortzeko
eta zeru berriak konkistatzeko
jaio bainintzen.

EGUZKIA ALTXATZEAN

Itzuli naiz
gauaren azken ziztuaz
inor zain ez dudan etxola bakartira
Uluari utzi diote inguruko otsoek
loak soilik garaitu du bidai luzean
zaindu nauen zaldia
eta ikuiluan lasto lokatstuek laztantzen dute
haren herio arnasestua:
Gezi gazi gozoz zauritutako amoranteen bihotzetan
zure karminezko urratsak aurkitu ditut
gari artean jaiotako haurraren seaska
bezain gorriak darraite...
Esan zenidan badirela oraindik
konkistatzeko zeru berriak... halere
amagalduen deien esperoan dirauten
seme alaben aieneak eskuratu ditut bakarrik
Desioaren trenak minutuero igarotzen ziren
eden debekatuetan... baina nik
lurra gurtu zuen haur mutu hura izan gura nuke
izenik gabe... zure itsasoak zeharkatzera
behartuko nauen iraganik gabe.

Itzuli naiz eta
hustu dut gauaren azken ardo botila
bion ezpain arrastoak gordetzen zuten
edalontzi pozoinduan...
Nire begi lurrundu nekatuek bistaratu dezaketen
min ororen gaindi lotsati eta urduri
altxatzen da eguzkia
eta bada hiri gorri bat
tatuatu zenidan zeruan.