Hemen zaude: Hasiera Denda Stealin’ the blues

Stealin’ the blues

2012ko Urria
CD
10

 

 

 

Bi urte taldea zuzenean trebatzeko eta kantuak sortzeko gogor lanean eman ondoren, 2012ko udaberrian Gijongo Magoo estudioetan sartu zen taldea, Juan Martinez soinu teknikoaren laguntzaz lehen diskoa osatzen duten bederatzi kantuak grabatzera. Horietako bakoitzaren atzean bluesa badago ere, Blues&Deckerrek ñabardura txikiekin, akorde ezberdinekin, xaramela melodikoekin edota bihurritze estilistikoekin aberasten ditu, eta hortik sortzen ditu 70eko hamarraldiko rock psikodelikora (Till dawn) edota funk-metalera (Tomorrow) eramaten duten kantu indartsu eta sendoak; leun jotzen ere badaki laukoteak, hala blues-rock balada intimista eta eutsietan (Blues is dead) nola sofistikazio eta dotorezia handiagoko erakustaldietan (Stealin’ the soul).

Bluesari gehien estutzen zaizkion kantuetan ere zalantza gutxi pizten du Blues & Deckerrek, berdin du klasikotasunetik jotzen duen (No Worries) edo swing tantaz bustiriko blues elektriko eta zirraragarriari heltzen dion (Posology); eta mailari ondo baino hobeto eusten dio diskoak jasotzen dituen bi bertsioetan: Jimmy Reeden Shame, shame, shame (The Blind Lemons taldeko aho-soinu jotzaile David Garciaren ekarpen aberasgarriarekin), eta Son Housek a capella abestu ohi zuen John The Revelator bikainak.

Azkenik, disko honek beste bi alderdi aipagarri ditu: bluesarekin loturiko topikoetatik ihes egiten duten hitzen kalitatea nabarmendu behar da batetik, eta taldeak estudioan lortutako soinuaren kalitatea, sendoa oso, distiratsu eta oldarkorra, zuzeneko emanaldietan eskaini ohi duenaren isla.

Bide luzea du aurretik Blues & Decker taldeak, baina harro egon daiteke orain arte egindakoaz, Stealin’ the  blues laukotearen aurkezpen txartela bikaina baita.

 


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...