Sagarroi
Hirukote izatetik laukoterako bidaia egin berri dute. Honekin batera norabide musikalak aldaketa bat izan du. Izan ere Asier Ituarte taldean sartzearekin bat modu naturalean etorri da rock gogorretik "ska-core"rako itzulia. Sagarroik hasieran jende asko harritu bazuen Joxe Ripiaurekin suposatzen zuen hausturagatik, akaso horrela disko bat espero zutelako izan daiteke. Bi soinuen batuketa bezala irakurri daiteke baina Iñigoren egitasmo honek bizirik dagoela ere ematen du aditzera.

