Hemen zaude: Hasiera Denda Ramones : Familia maitagarria Iruzkina

Iruzkina

Ramones punk eztandaren talderik esanguratsuena izan zen, Sex Pistols eta The Clashekin batera. Askoren ustez, beraiek izan ziren punkaren metxa piztu zutenak. Rockaren historian lorratz ezabaezina utzi zuten, baina, hala ere, ez zuten inoiz arrakasta komertzialik erdietsi. Dibertigarriak, xaloak eta oldarkorrak, gozoak eta zaratatsuak, barne tentsioek eta arrakastarik ezak pitzadurak eragin zituen taldean, baina inoiz ez zioten utzi familia maitagarria izateari.