Promenade

10 

 

Errepertorioa  –Chacónek berak idatzitako sei gai eta hiru  standard– ondo asko aukeratua izan da lanaren arrakasta ziurtatzeko xedean, eta aukeratutako formatua ezin hobea da Chacónentzat bere gogara swingeatzeko, betiere konfiantza osoko musikari bien oinarri erritmikoak lagundurik, musikariok inork ez bezala entzuten baitakite. Talde oparoa da espazioak sortzen eta pultsuari eusten. Erabatekoa da hiru musikarien arteko elkar ulertzea, emanaldia luzaroan elkar ikusi ez duten lagunen arteko gau baten modura igarotzen baita, kontuak eguneratzen, presarik gabe, patxada ederrean. Lehen grabazioak dira ia denak, ez gara harritu behar beraz.

Kenny Burrell ( “Gratitud” soulean), Jim Hall eta PeterBerstein behin eta berriz aipatzen dira, disko osoan zehar bikaina den gitarra jotzailearen nortasunari une oro eutsirik. “Reflexions” eta “Na Konci Dne” gaietan, Gonzalo Tejada berriz ere ageri zaigu estatuko kontrabaxuen artean zer esan handiko gisa, beste askotan merezi ez zuen bigarren lekuan geratu ostean.  Eta Joachim Krausese nahikoa da eta sobera tokiz kanpoko zapore exotikoak guztiz debekatuta dituen eltzekariari beharreko gatza emateko.

Agian “erraza” da album hau definitu dezakeen hitzik egokiena, Krausek berak libretoaren barruko orrialdeetan dioen moduan. Baina zaleok berehala zorioneko “gure” gisa ezagutzen dugun eremura eramateko gaitasun engainagarri hori ez da xehetasunak hautemateko eragozpen: diskoari izena ematen dion gaiaren oroi-mina, klasizismoz inguratua, “El Tigre” gaiaren blues ukitu jostagarria, “How about You” bopperra, ezkutuko aipamenez beteak…

 Hiru protagonisten arteko agurra irudika genezake: “Luze gabe egingo diogu hots elkarri, eta errepikatuko dugu, ados?”. Hala bedi.

 

PABLO BASELGAk Madrilgo INFINITY estudioetan grabatua, 2010eko maiatzaren 21ean.
Nahasketak STEVE TAYLORrek “THE PRODUCTION HOUSE” estudioetan eginak, 2010eko abendu eta 2011ko urtarril bitartean.

1. HOW LITTLE WE KNOW  4, 52 (HOAGY CARMICHAEL)
2. PROMENADE  4,55 (JOAQUIN CHACON)
3. NA KONCI DNE  7,28 (JOAQUIN CHACON)
4. GRATITUD  7,20 (JOAQUIN CHACON)
5. NEVER LET ME GO  6,52 (JAY LIVINGSTON)
6. EL TIGRE  7,58 (JOAQUIN CHACON)
7. AWAKEN  6,01(JOAQUIN CHACON)
8. HOW ABOUT YOU  4,27 (R.FREED/B. LANE)
9. REFLEXIONS  6,54 (JOAQUIN CHACON)

JO KRAUSE, Bateria
GONZALO TEJADA, Kontrabaxua
JOAQUIN CHACON, Gitarra

 

Entzun: Gratitud

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2011/05/29
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com