Preachin`

10 

 

Laukoteak Preachin’ aurkezten digu orain, bateria jotzaile berriarekin, Javi Caballero (Juke Box Rackett), grabaturiko diskoa. Estilo zaharrera grabatu dute, estudioan lau musikariek batera joz, eta horrela zuzenekoaren indarra eta sentimendua txertatu diete hamar kantuei. Horien artean   blues eta rock&rollaren klasiko handiak daude (Got my Mojo Workin’, Route 66, Don’t you be Angry, I’m Tore Down…) baina The Reverendosen estilo pertsonalaren galbahetik pasata. Carl Perkinsen Boppin’ the Blues-en kasua da, diskoari hasiera indartsua emateko aukeratutako kantua.  Freddie King  eta Robert Johnsoni (Dust my Broom) egindako omenaldiak ez dira falta diskoan, hala nola The Reverendosek sortutako konposizioak: Bilbao, LA (Professor Longhair maisuari eta New Orleansi egindako omenaldi zoragarria), Gintonic at Manu’s Inn instrumentala, Reverendos plays the Blues (oso taldearen estilokoa) eta I don’t need your love anymore blues balada sentimenduz betea.

 

 

The Reverendos itzuli dira, helduago, dotoreago, hobeago.

 

 

Entzun : Boppin´the blues (Carl Perkins)

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2011/06/30
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com