Hemen zaude: Hasiera Denda Play

Play

2015ko Ekaina
CD
10

Standardak?, popa?, bossa nova?, abestia? Gogokidetasunetik sortutako baterako eskarmentuaren emaitza da Play, lo egon ala esna, partekatua izan den amets baten emaitza, paisaia ezberdinak bilatzeko xedean egindako ibilbidearen emaitza. Bidaian zehar bidaideak bildu dira: Jordi Santanach, Alejandro Di Costanzo, Paco Weht, Bernat Hernández, Oroitz Maiz, Guillem Arnedo eta Oriol antzerkigilea ere bai, azken hori spoken word delakoa praktikatzen. Guztiek egin diote beren ekarpena lan honetako klima anitz eta bikainari. Eta horrela egin dute Dianak eta Joelek jostatzera gonbidatu zituztelako. Zu ere gonbidatuta zaude. 


PLAY

Diana Palau & Joel Moreno Project

Ahotsa: Diana Palau

Gitarra: Joel Moreno Codinachs

Saxo tenorra (8. gaia) eta klarinete baxua (5. gaia): Jordi Santanach

Pianoa (2. eta 4. gaiak): Alejandro Di Costanzo

Eskusoinua  (3. gaia): Oroitz Maiz

Kontrabaxua (2., 4., 5., 6., 7. eta 10. gaiak): Paco Weht

Baxu elektrikoa (8. gaia): Bernat Hernandez

Bateria (2., 4., 5., 6. eta 7. gaiak): Guillem Arnedo

Perkusioa (8. eta 9. gaiak): Acari Bertran

Rapsoda (2. gaia): Jordi Oriol


Diana Palauk eta Joel Morenok egokituak dira gai guztiak.

Jordi Vidalek 2014ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean Estudi Laietanan grabatua.
Nahasketa eta masterizazio lanak Jordi Vidalek eginak.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...