Hemen zaude: Hasiera Denda People Are Machine - Getxo 07

People Are Machine - Getxo 07

People Are Machines 2004an sortu zen talde gisa. Musika kontzeptu jatorra daukate, taldeko kideen arteko elkarreraginean oinarritzen dena: batzutan guztien batura da eta bestetan binaka edo hirunaka aritzen dira. Une jakin batean, kontrabaxu joleak bidea iradoki ahal dio piano joleari, eta tenorearen bilakaerak danborrak berotu edo dinamizatu ditzake. Bakoitzak gainerakoei entzuten die. Garapenak inoiz ez dira linealak izaten, soloen ohiko txandaketari bizkarra emanez. People Are Machines-ek gogorarazten digute jazzean abentura eta sorpresa edozein unetan agertu behar direla.
Daniarrak, 2007ko Getxoko jazzaldian talderik onena izendatuz gainera, Magnus Hjorth taldeko piano-joleak bakarlaririk onenaren saria eskuratu zuen. Hemen daukazu zuzenean grabatutako diskoa.