Hemen zaude: Hasiera Denda Pagoda

Pagoda

Grabaketa honetako pieza guztiak Javier Lopez Jasok eta Marcelo Escrichek sortutakoak dira, eta lau musikarien arteko kidetasun pertsonal eta musikalaren emaitza da diskoa; besteengandik jasotako eraginak eta partaide bakoitzaren sinesmen musikalak batzen ditu, baina aldi berean, lau musikariek modu agerikoan bilatzen dute originaltasuna eta berrikuntza, hala konposizioetan nola haiek interpretatzeko moduan, eta muturreko sentsibilitatearen xerka aritzen dira, jazzaren tradizioari itzuri egin gabe. Konplizitatea, kontrapuntua, elkarrizketa, trukea, soinu-ehundurak eta muturreko dinamikak, jolasak eta soinu berriak… Hori dena eskaintzen du “Pagoda”-k.  Juanma Urriza (bateria) eta Luis Giménez (gitarra) dira laukotea osatzen duten musikariak.

 

 


Artista bereko diskoak