Hemen zaude: Hasiera Denda Our favorite songs Iruzkina

Iruzkina

HIRU GIZON BERTSIOEN BIZIO ZAHARRA PRAKTIKATZEN

Agerikoa denez, ez da lehen aldia talde bateko musikariek musikaren beste molde batzuetan murgiltzeko modua eskain diezaiekeen alter-ego kolektibo bat edukitzeko erabakia hartzen dutela. Eta hauxe da Tres Hombres (orain lau diren arren) taldearen kasua; izan ere, bertsioak interpretatzea du ardatz nagusi, batez ere musika afro-amerikar beltza, asimilatutako zurien zantzuak izateari uko egin gabe.

“La Vaca Azul” Madrilgo blues talde baten izena da. Jairo Zavalak (gitarra eta ahotsa), Javier Vacasek (baxua) eta Antonio Alvarezek (bateria) bide bat egin dute, eta osagarri bat bilatu nahi izan zuten, batez ere zuzenean lan egitea gogoan zutela. Orain dela sei urte Tres Hombres izenarekin irten ziren plazara. Bertsio ugari prestatu zituzten eta ekinaren ekinaz errepertorio zaindu bat landu zuten, jendaurrean arrakasta handiena zuten piezekin, gogoko abestiei omenaldia egiten zioten piezekin eta, bide batez, ondo pasatzen zuten lanekin.

Tres Hombres taldeak ez du ezkutatzen Memphis hiriak semetzat hartutako hiru texastarrekiko erreferentzia, beti ere han grabatzen baitute. Izan ere, Tres Hombres taldearen aurreneko grabazioa, “Our favorite songs”, Soraluzeko blues etxeak argitaratua, Z.Z.Top-en ohiko “beat” batekin du amaiera, abeslariak kantaturiko “Waiting for the bus” gaiarekin; bertan gure taldeko laugarren kide Daniel Madariaga aurkitzen dugu, hasperen egiten duen hammond baten soul eta ukitu guztiz sixties moldekoaren ekarpena eginez.
Beste hamar piezak bertsiogintzaren angelu askoren erakusgarri dira:
1. “I?m ready”. Chicago blues, Willie Dixonen pieza, Muddy Watersek Chessentzat grabatua.
2. Abentura jamaikarra. “The harder they come”, Johny Vliffena, mitoa “rude boy” guztientzat, Jairok oso ondo interpretatua.
3. B. Hutchersonen “Umm”, acid-jazzen hotsekin erabat nagusitzen den hammond horrekin. Hutcherson berrogeita hamargarren urteetako jazz-blues musikaria bide zen.
4. Zuria da Don Nix, baina “Same Old Blues” piezak agerian uzten duenez, Memphis petoa da musikagile bezala bizi izan duena. Gitarraren garaia da.
5. Al Greenen “Love and Happiness” piezak historiako soul intimistaren interpretatzaile onenaren lirismo zail horri heltzen dio.
6. Gershwinen “Summertime” zuzenean beti ere hunkigarria den aukera egokia da.
7. Memphis talde gogoangarriaren eta Booker T.ren “The Hunter”. Lauek beren onena erakusteko moduko pieza da, eta pieza honen formatuak bat egiten du, azkenik, Steve Cropperren taldearekin.
8. eta 9.a. James Brownen errepertorio klasikoaren pieza bi, amorru handiagoko soularen bazterra, funk kontzeptu berriagoarekin eta blues ugarirekin osatzen dena. Tres Hombres taldeak, areago aberasten du, honenbestez, bere errepertorioaren erregistro zabala.
9. “Mo Better Blues”, Brandford Marsalisek Spike Leeren filmeko soinu bandarentzat idatzi zuena, Tres Hombres taldeak “twang” entsalada bihurtua.

pedro elias igartua