Osto eta Ale

10 

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Cambria”,”serif”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

ZAHARRAK BERRI ETA ZIRRARAGARRI

50 urte zituela hasi zen Alejandro Irizar dultzaina jotzen, etxekoek oparituta. Instrumentu
bat (ber)aurkitu eta ikasten hasteko sekula berandu ez dela ederki erakutsiz.
Alejandro bezala, geu entzuleok antzeko berraurkikuntza bat egitera gonbidatzen
gaitu grabaketa berezi honek. Bertan, Jon
Ostolaza
soinujolearekin batera proposatzen den dultzaina/soinu txiki konbinaketa
ez baita batere ohikoa, eta arrotza egiten zaigu hasera batean baina berehala
halako freskotasun bizigarria sumatzen hasten gara trikitixa, porrusalda,
fandango, arin-arin, balts, pasodoble edota kunbia moduko doinu eta erritmo
aski ezagunak lehen aldiz entzuten ari baikinen. 

Itziarko herria, bere festak eta bereziki orduko gazteek
orain dela 40 urte sortu zuten “txaranga” da disko honen eragilea. Txankarta soinujolerekin batera bonboa,
txapak , turutak, danborra, pandero eta abar jotzen zituzten kaleak alaituz,
eta urte guzti hauetan makina bat musikari pasa da bertatik. Haien artean, Alejandro
eta Jon, eta lehena bonbotik dultzainara pasatzean bien arteko elkar ulertzea
sumatuz, jarraipena ematea erabaki zuten bikote moduan. Urte hauetan
errepertorio zabala osatu dute. Baina Itziarko jendeak aski ikusiak dituen
arren, Itziartik kanpo jo dutenean, bi instrumentu hauen konbinaketak harridura
sortzen du sarritan. Hori dela eta, grabaketa honetan emaitza bitxi eta
erakargarri honen lagin bat utzi nahi izan digute.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2019/05/02
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com