Hemen zaude: Hasiera Denda ORGANIKS

ORGANIKS

2009ko Uztaila
CD
10
Entzun MP3-an: JB

 

Musika tresna jostalari eta gogoangarri honen teklei eragiten dien Fredi Pelaezek bere egiten du, irizpide sendoekin, ekoizpenaren gaineko kontrola... nork jakingo du, bada, zer hots eskaini behar duten gai hauek Fredik baino hobe? Bestalde, musika tresnarekin bururatzen duen lana bikaina da, eta bikaina da, era berean, Izarrak eta Gallardok saxo tenorrarekin eta saxo altuarekin egiten duten lana, euren nortasunak kontrajarriz eta kontraste melodiko guztiz interesgarriak eskainiz. Mikel Romerok gitarrarekin eskaintzen duen lan aipagarriak –konposizio onenetako batzuek haren sinadura daramate– eta Juanma Urrizak baterian erakusten duen indar apartak biribildu egiten dute era guztietako entzuleentzako abesti bilduma bikaina osatzen duen interpretazio ezin hobea.