Hemen zaude: Hasiera Denda Non Demontre Iruzkina

Iruzkina

Non Demontre: belarritakora sartu

Duela bi urte eginiko lana 2000. urteko maiatzean Amorotoko Musikorta estudioan grabatutako diskoan isladatzen dugu. Teknikari eta produkzio lanak Karlos Gomez eta Carlos Escobedo ("Sober" taldeko abeslari eta baxujolea) egin zituzten.

Lan honek 11 abesti biltzen ditu, hoietako bat CD-Rom-ean soilik entzun eta ikus daitekeena.

"Sei urteko ibilbide luzearen emaitza osotu berri du non demontre elorrioko taldeak. Taldearen soinu indartsua lantzeko eta fintzeko ez ezik, Jonek, Gorkak, Migelek eta Anderrek (eta bidean gelditu den bostgarren taldekide batek) zuzenean jotzeko eta ikasten joateko aprobetxatu dituzten sei urte izan dira, eta orain aurkeztu duten lehenengo CD-a behar guzti horren fruitua da.

Taldearen lehenengo lan luze honetan, intentsitate handiko hamar abesti bildu dituzte Elorriokoek. Ez da zaila hardcore doinu eta soinuaz hitz egitea, baina taldea ez da mugatzen joera bat segitzeari eta kantu hauetan bide ezberdinak erakusten dituzte (metalikoagoak, funkyagoak...), melodiari eta indarrari inoiz bizkarra eman gabe.

Taldearen izen bereko CD hau, gainera, lan multidisziplinarra da, eta abestiez gain, bideoklip interaktiboa eta kanta bisual nat ere eskaintzen ditu. Kaxa hermetikoa kantan oinarrituta, ikus entzuleari bideoaren nondik-norakoak aukeratzen uzten dionn sormen lana prestatu dute logela kolektiboak eta non demontrek. Hala, abiapuntua eta amaiera berdina izan arren, lau istorio (bi laburmetrai, ordenadore bidezko animazioa eta taldekideak belarritako baten barruan jotzen) aurkezten ditu CD-Romak norberak aukera egin dezan. Era berean, beste aukera batzuk egin behar ditu ikus entzuleak istorio bakoitzaren une jakin batzuetan."

Bisualki zirraragarria den kantu bisual bat ere aurkezten du non demontreren lehendabiziko CD-ak.

CDrom-a

CD honek kanta sonorak eta pista CDrom bat dauka; Logela kolektibo audiobisuala eta non demontre taldearen arteko elkarlanaren emaitza. Bideo-klip interaktibo bat da, istorio ezberdinez osaturiko lana. Ikusleak bide hauetatik aukeraketak egin beharko ditu.

Labur metrailak, ordenadore bidezko animazioa, musika, kanta bisuala, efektu sonoroak... bideo kreazio multidisziplinarra da erabat.

Bertan, non demontre-ren bi abestiri itxura fisikoa ematen saiatzen da. Hoietako abesti bat CDrom-ean soilik ikusi eta entzun daiteke. Formato berri baten aurrean gaudela esan genezake.

Logela eta non demontreko partaideek lan hau taularatzeko asmoa daukagu prentsa aurrean, honen aurkezpena eta azalpenak emateko. Ordenadoreak gestionatutako ikuskizun honetan zuzeneko musika, interaktibitatea, bidea, poesia eta antzezte lanak taularatuko ditugu.

Portada eta diseinua

Portadak eta diseinuak CDrom-arekin du lotura. Imanol Garaizabalen lana da. Bideo klip interaktiboaren eta kantu bisualaren estetika du oinarritzat, beronen jatorria ulertzeko nahitaezkoa izango da CDrom-ean zehar ibiltzea.