Hemen zaude: Hasiera Denda My Private Circus

My Private Circus

2013ko Urtarrila
CD
10

Maisu-lan honetan, konposizioaz eta bere musika-tresna jotzeaz gainera, beste egiteko batzuk betetzen ere ditu Kasek –besteak beste, baxua eta tekla jotzen ditu soinu teknikariarena egiteaz gain–, disko batean orain arte saiatu edo erregistratu ez dituen esparru estilistiko guztiz berezietan murgildurik. 

Disko honetan entzun dezakegun musika talde klasikoagoetara ohituta dagoen jazz zale batengandik espero ez dena bada, esan dezagun are bitxiagoa gertatu zela haren sorrera. Oso berezkoa gertatu zen prozesua, izan ere gauza bat eta bera bihurtu ziren konposatzea, interpretatzea eta grabatzea. “Batera egin nuen dena, ez nuen deus ere apuntatu, ez zegoen –ez dago– konposizio hauetarako partiturarik. Gehienez ere sekuentzia harmonikoak jasotzen zituzten  post-it batzuk neuzkan nire estudioko horman itsatsirik, besterik ez. Lan egiteko era aldatuz gero aldatzen ere da azken emaitza. Amaierarako kaotikoa ematen zuen denak, zirku bat zirudien, baina ikusle bakarra zegoen: nerau”.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...