Hemen zaude: Hasiera Denda MORRISEY( &The Smiths) : Hildakoan izango naiz famatua

MORRISEY( &The Smiths) : Hildakoan izango naiz famatua


Liburua
10

Jorge Gil Munarriz (Legazpi, 1981)
Hildakoan izango naiz famatu! bakarka kaleratutako lehen liburua du. Aurretik, Gipuzkoa eta Madrilen ikus-entzunezko gidoilaritza ikasketak burutu ditu, eta gaur egun zinema eta telebistarako idaztetik bizi da, batez ere Donostiako Moriarti produkzio-etxearen eskutik.

U2 taldeko Bonok berarengatik esan du: Bere letrek munduarekiko duzun ikuspegia betirako aldatuko dute. REM-eko Michael Stipek ere, pop musikan inoiz izan den enigmarik handi eta erakargarrienetakoa bezala definitu du. Morrissey, edonola, The Smiths 80ko hamarkadan Ingalaterran izan zen pop independientearen talderik hauskor, malenkoniatsu eta ahaztezinenaren abeslari eta espiritu menderakaitza izan da beti.

Baina inoiz baina arrakastatsuagoak ziren momentuan, The Smiths betirako banandu zen, munduko milaka jarraitzaile umezurtz bihurtuz. Hala ere, hau ez da tristuran itotako istorio bat. Gaur egun Morrissey bere kabuz dabil musikaren munduan, idazten duen hitz, letra bakoitzarekin, ezezagun erraldoi honen misterioa geroz eta sakonagoa, zoriontsuagoa eginez. Mundua dantzan jarri zuen enigma honetan murgiltzen da kontakizun hau.