Hemen zaude: Hasiera Denda Mara-mara

Mara-mara

Mara-mara ezohiko diskoa euskal ekoizpenaren barruan, musika ulertzeko bi modu pertsonalen batuketatik sortutako emaitza. Espero dezagun elkarlan emankor baten lehen fruitua baino ez izatea.

2011ko Azaroa
CD
10

Mara-mara. Igor Arzuagak sortutako kantuen bilduma da, baina Luis Vilen parte-hartzea funtsezkoa izan da, hala ekoizpenean nola moldaketetan. Bien artean, instrumentazio aberatsa eta zaindua (gitarra gordinak, akordeoia, pianoa, aho-soinua, perkusioak, banjoa…) duen disko ederra osatu dute, kantu guztiak azpian hartzen dituen giro orokor baten barruan lehen aipaturiko eraginak jasotzea lortu baitute, koherentzia eta osotasunari uko egin gabe. Horrela, tabernako pasodoble antzeko batek irekitzen du diskoa (Begira ezazu), ondoren AEBen eta Mexikoren arteko mugaldeko doinuetara jotzen du bikoteak (Beste abesti bat), segidan country-folk kulunkaria entzuten da (Isiltasunera), eta aurrerago rock gordin eta lehorra, Anari gogora ekartzen duena (Poesia), malenkonia gozoaz bustitako pop doinuak (Pianoaren notak), Nick Cave pianoan esertzen denean sortzen dituen kantuen gisako abestiak (Paseoan), aire kabareteroak eta Pascal Comeladeren aire jolastia (Lehenengo hitz batzuk), Tom Waitsen abestietako perkusioak (Nire aberria), pop-rock gitarrero eta itsaskorra (Kartzela) eta giro ilun eta artegagarriak (Maite dut gaua).

 


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...