Mamuak

10 

Entzun MP3-an: JAIZKIBEL EZ IKUTU

Dinbi Danba-k “MAMUAK” izeneko bere hirugarren lana kaleratu berri du. Donostian sortu zen 2000 urtean, Imanol, Roge eta Joserra-k osatzen duten taldea. Hasiera baten Miguel Alonsoren trompetarekin osatzen zen taldea, eta kontzertu anitz eskeini ondoren bere lehen lana kaleratu zuten 2003-an Gaztelupeko Hotsak-en eskutik, taldearen izena daraman diska. Taldeak aldaketa batzuk jasan zituen hurrengo urteetan, Miguel-ek taldea utzi eta Dani García gehitu zen perkusiora. “Cruce de Cables” beraien bigarren diska argitaratu zuten 2006-an, aurrekoa bezala eta kaleratu berri dutena bezala Gazteluperen eskutik.

2010-ean argitaratu dute beraz hirugarren lana, “MAMUAK” izenekoa. Disko honetan soinu jazzero elektrikoagoetara bueltatu dira berriz eta kolaborazio asko jaso dituzte bertan, diskoa bikain koloreztatzen duten kolaborazioak. Honela, betiko hirukoteaz gain (Kitarra, baxua eta bateria) beste hainbat instrumentu somatu daitezke, adibidez, armonika, didgeridoo, haizeak, sokak, teklatua…

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2010/04/27
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com