Hemen zaude: Hasiera Denda M n Ezten Iruzkina

Iruzkina

Triki-pop distiratsua

Musika herrikoiak, tradizioak, trikitiak· beti izan dituzte beren arauak eta legeak, agian eguneroko jolasaren parte bat bezala ikasten zirelako. M-n Ezten taldearen jaiotzak ere herrian, plazan eta erromerian du sorburua. Kristina Solano eta Amaia Oreja bikoteak musika erreferentzia ugari ditu bere familian. Baina datu hori ez aipatzeko moduko nortasun nahikoa dute neska bi horiek. Talde hau gai da triki-poparen merkatu lehiatsuan toki bat egiteko, ildo komertzialenean egiteko ere.

Nolanahi ere, banda berri bat aurkezten zaigu lan honetan, eta Kristina eta Amaia eragile nagusiak badira ere, euskal folk eta rock estiloko musikari-talde garrantzitsua bildu da beren inguruan, Kaki Arkarazo produktoreak zuzendua. Bere aldetik, Kaki Arkarazo oso modu berezian esku hartu du pop izaerako lan honetan, konplexurik gabe, haize eta harien bidezko konponketen eraginkortasuna bilatuz, "Asetuta" bezalako gaiak gozoki komertzial bihurtuz. Soul errepika duen kantua, haria ia orkestala, gitarrak wah-wahekin, eta erraz eta bizkor lotzeko piezaren osagai guztiekin. Udako abestiaren paradigmetara bikan biltzeko modukoa·nahiz eta kalitate bikaina darion.

Oinarrizko laukotea ere bikaina da. Karlos Aranzegi (Bide Ertzean), Irazokitar bi, baxua eta gitarra, eta Kaki bera, bere gitar-kolpeekin eta hammond organoa bezalako tresna apartarekin. Ideia onez beteriko lana da honakoa. Popak powerrenak eta mexarenak egiten ditu "Aizu" abestian. Historien tematika oso teen da. "Zain dago" eta "Gazi gozoen arrazoi" piezak arinak dira eta "Egin dezagun" balada zoragarria da. Ezin ahantzi daiteke "Ehun eta lau" kantua, orain ez asko irratietan halako oihartzuna izan zuen talde honen gaiaren bertsio berria. Ustekabeko pieza.

Gainera, arin-arin estereotipatuago bat eskaintzeko denbora dute, triki-pop erabat distiratsua arkezten duen lanaren barruan.