Hemen zaude: Hasiera Denda Life is Too Short

Life is Too Short

2012ko Azaroa
CD
10

Grabaketa hau irteera laukitxoa Juan Ortizentzat. Orain -eta betiko- oso berezia da, baina hasiera baino ez da. Hemen, dibinoa eta gizatiarraren artean, jazz, funk, soul eta behatzen azpian izan dituen aukera guztien artean urtetan lehian ibili den pianojole baten energia harrapatu da. Hirukote klasikoaren formatoa engainagarria izan liteke, baita jazzerako bere hurbilketa (itxuraz) ortodoxoa ere. Platerra egin eta zerbitzatu dute, baina atzetik osagai asko ditu, hemen ez dago kasualitaterik. Juan Ortiz jazz pianojolea da, jazz pianojole handia izan ere. Baina aldi berean XXIgarren mendeko musikaria ere bada, sortzaile xurgatzailea, zeinak desberdina zukatu, bereganatu eta bere izaerari itsasten diona.

Agian horrexegatik dabil hain ondo bere hirukotea, David Ruiz eta Borja Barrueta, bere laguntzaileak, musika zerbait unibertsala dela ulertu duen belaunaldi berri horretakoa direlako. Bere jakintza maila altua da, eta oinarrian oso musika serioa jotzearen eta barne barneraino ondo pasatzearen arteko oreka du. David jotzaile moldagarri eta intuitiboa da, pultsazio irmo eta soinu borobilekoa. Borja bateria jotzaile organikoa muturreraino, beti adi eta eskuzabal, akonpainamendu bikoitza bultzatzen eta eraikitzen beti: taldearen onarria dena, eta haren gainetik altzatzen dena.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...