Lasturbidean

Agortuta

Lastur inguruan, jendearen musika gosea asetzeko, trikitilari askok parte hartu izan du erromerietan. Baina, Itziar eta Lasturrekiko zeukaten harremanagatik, Sakabi, Elgeta, Gelatxo eta Txankarta izan dira disko honetarako Ostolaza eta Pujana trikitilariek aukeratu dituztenak, haiek jotzen zituzten piezak. Lau soinujole hauek elkarri piezak erakusteaz gain, txistularien, musika banden, dultzaineroen, albokarien, etab.-en errepertorioak bere egiten zituzten. Baina entzulegoa asetzeko horrekin nahikoa ez eta garai hartan modan zeuden abestiak irratietan entzun eta beraien instrumentuetara egokitzen zituzten. Horrela, fandangoa, fox-trot, baltsa, kalejira, pasodoblea arin-arina.. ditugu entzungai disko berezi honetan. Hainbestetan aipatzen den fusioa aspaldiko gauza da. Eta hemen froga. Aste honetan jartzen da diskoa salgai. Eskeintza berezia 7 eurotan

Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com