Hemen zaude: Hasiera Denda Lagun artean (dvd) Letrak

Letrak

Ez naiz oroitzen

Arraro, iparra galduta, sentitzen naiz aspaldian
Argira ez da erraz ohitzen, ilunpetan egon dena
Beharbada, denborari utzi beharko zaio, entzun ohi da
Mirariak egiten dituela, denborak…

Barkaidazu, axolagabe, isilik egon banauzu
Ez mindu, iaztik malkorik, ez bazait erraz erori
Ez txartzat hartu oroimenak huts egiten badit
Koitaduak, kontu zaharrez beteta du ganbara, ganbara

Euria egin du gaur ere, atzo ta herenegun bezala
Kazetari eta politikoak aspertu samar dabiltza
Akabo, bisitak eta omenaldiak, tiro hotsak
Urrun lotu dira iraganean

Kostata baina azkenian, itsasoa dago bare
Bizirik mundu berez izorratu honetan, aske eta libre
Garaipen egunik ospatu barik, bejon daigula, ez naiz oroitzen
Noiz izan zen azken aberri eguna

Arraro, iparra galduta, sentitzen naiz aspaldian


Lehengo moduan

Zetan zabiz laguna
Hortik ez zara aspertuko bada, gurean
Gauzak jadanik ez dira lehengo moduan

Jendea ezkontzen doa, normala
Bakotxa bere bidetik doa, baina ez pentsa
Oraindik ere elkartzen gara solteroak

Aurten urte txarra izan da, herrian
Ez dira barri onak izan, urtarrilan
Klaseko lagun bat joan zan, istripuan

Jada ez gara batzen betiko tabernan, Aitorrek
Ez dau nogaz egin frontoian, izan be
Gauzak ez dira lehengo moduan

Zaindu zaitez lagun
Tira, zu beti ederto baten zaindu zara
Besarkada bat,
Ez adiorik


Maiatza

Utzi begietara begiratzen. Nola zauden jakin nahi dut.
RAINER W. FASSBINDER

Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.

hutsik daude kaleak

Hutsik daude kaleak
argiak ostentzen
kale hertzeko farolak
itzalak urratzen

joan ziren anai arrebak eta
bakarrik gelditu nintzen
arrotz jendeaz inguratuta
doinu zaharrak kantatzen

Hutsik daude bihotzak
lehioak itxirik
poesiak beregan
ez ei du ausporik

joan ziren aita eta ama eta
gelditu nintzen bakarrik
iragan hotsak madarikatzen
ahoa ireki barik

sikatu dira errekak
beztu dira hondartzak
hezurrak atzoko
gezi ta arantzak
betor haizea birikietara
odolez puztu bihotzak
gordeko dira kutxa zaharrean
azken neguaren hotzak


Letra hauek

20 urte itxaron nituen
mundu hontara sortzeko
gau izartsu bat izan zen
hodeiren bat tarteko

barraketako kitana hura
iratzargarri bailitzan
gerria eta bularrak
haren esku finak

eta biok etzan ginen
izarrak so zirena
ta une batez egin nuen
gau hura nire

letra hauek idatziko ditut
testamenturako
semealabek jakin dezaten
beren aita nor izan zen

"Zerraldo" deitzen zidaten
goitizenen herrian
hoiek denak erratzen ziren baina
erratzen ziren

Ardoak utzi zidanean
Maitatu nuen bera
Beste inungo neskarik ez bezala
Ez bezala

Letra hauek...


Txatxamalinatxu

Txatxamalinatxu jaio zan urtian
herria ta kofradia hasarratu ziran

Tirikitiena beltxa morena
ontza bat txokolate goizian onena

Txikia izan arren izan leike abila
Biba Elantxobeko tanbolintxerua

Tirikitiena beltxa morena
ontza bat txokolate goizian onena


Negua

Goizaldeko ordubiak
Kriseilu hautsien azpian
Amatxo izan zitekeen

Gaur negua da Gasteizen
Soilik maitaleek ez dute
Berogailuen beharrik

Andra baltzak kantoietan
Ez dute berogailurik
Ezta ere maitalerik

Zatoz, etxe barrura, nire ondora
Noa, etxe barrura, zure ondora

Kristalak erortzen dira
Zerrailik gabeko portalean
Arreba izan zitekeen

Zuretzat ez printze azulik
Ez duzu horren beharrik
Hain bakarrik ez zaude

Gaur negua da Gasteizen
Zerua oskarbi da barren
Emakume ederrentzat


Gaur gurutzatu gara

Gaur gurutzatu gara
Sarritan antzera
Su bertan jezarrita
Ni kalean behera
Zure itxura ez da
Betiko berbera
Begien tristezia
Ohikoa ote da
Gaur ondora natortzu
Lagun egitera

Ez al daukazu seme
Inorako asmorik?
Lagunengana noa
Ez dago presarik
Zeuk be bazenduala
Dantza kuadrilarik
Ta urteak doazela
Konturatu barik
Zoaz gazte ez galdu
Nigaz denborarik

Esku hartu deutzut
Egunon amama
Zelan dabil gaurkoa
Gure auzoko dama
Aurpegi zimurtua
Present iragana
Berbarik ez, keinu bat
Zuzendu nigana
Irribarre honegaz
Esan dozu dana

Atzo larogeitabost,
Soinean jantzia
Zeinek esango leuke
Hain maja ikusita
Lobak ein eutzuela
Egunez bisita
Baina gaur bizitzagaz
Eukiela zita
Beitu amama zelango
Oskarbi polita

Denboraren jagole
Ta haren menpeko
Poztasunik balego
Zeugaz banatzeko
Musu bat emon doutzut
Irri bat hartzeko
Biharko lotu gara
Kartetan eiteko
Irabazita ondo
Galduta hobeto


On vas (Nora zoaz)

Nora zoaz hain bakarrik / Nora heltzeko asmoa... / Ez al zara ostiralaz gogoratzen / Nora zoaz hain bakarrik / Nora zoaz ene neskatila / Gaur ez al zara nitaz agurtuko / Non igaro behar duzu gaua / Ostiral hontako gaua... / Eta bihar aurrera egingo duzu / Gaur ez zara itzuliko / Nora zoaz horren bakarrik / Gaur ez al zara nitaz agurtuko / Non egin behar duzu lo gaur / Nora zoaz hain bakarrik
On vas tan sola
On penses arrivar
No te'n recordes del divendres
On vas tan sola

On vas xiqueta meua
Avui no t'acomiades de mi
On penses passar aquesta nit
Aquesta nit de divendres

I demá t'ensortiràs
Avui no retornaràs
I demá t'ensortiràs

On vas tan sola
Avui no t'acomiades de mi
On penses dormir aquesta nit
On vas tan sola

I demá...


Hau ez da amodiozko kanta

hau ez da amodiozko kanta
kitarrak sortutako melodia
sasilorez jantzitako olerkia

hau ez da maitasun kanta
odeia hori omen da pasioa
antzokiaren lehenbiziko funtzioa

hartzazu, hartzazu maitia
sentitu gabe emandako musua
inoiz oparitu ez nizun laztana

doazen, doazen penak zerura
behar duten tokira
doazen, sinestunen lekura
gugandik urrutira

hau ez da amodiozko kanta
taupada azkarren zorabioa
nahia, desira, mina eta gogoa

hau da, hau da nire herria
gorria, azken neguaren gisan
ederra, heldu den udaberrian

doazen, doazen penak zerura
behar duten tokira
doazen, sinestunen lekura
gugandik urrutira


Urriko poema

Iritsi dira notiziak
iritsi dira eskutitzak
baina ez zureak.
Igaro ziren hegazkinak,
erre zituzten zubi denak,
isildu bazterrak.
Galdetu diet hegaberei,
galdetu pago biluziei,
ez dakite ezer.
Etorri hona,
Etorri laster niregana.
Izotza dut zainetan.
Soineko gorria iazko Sanjuanetan.
Suaren beroa gure gorputzetan.
Amantala zabaldu da zelaian.
Argazki zaharra ene oroimenean.


Non geratzen den denbora

gure baitango lurraldetan
non geratzen den denbora
non ez dagoen arnas biderik
non ez goazen inora
non oihukatzen hurbiltzen garen
erraldoiaren ondora
igo nazazu nire mendira
zure gailurretik gora

egunez zu bizitzera
arimak zenbatzera
urrun nabigatzera
elur gazietan

igo nazazu nire mendira
aurki dezadan bidea
askatu nadin zure loturaz
behar dezadan airea
ez nadin izan jainko lurtiarra
bai ezinen bidaidea
igo nazazu nire mendira
zu ez bait zara nirea

egunez zu bizitzera
azken mugen hertzera
lainoen agurtzera
elur gazietan


Edari goxoa
jaunak, hau bai edari goxoa
arimen iratzargarri
egin dezagun azken tragoa
atea itxi aurretik

haserre joan zaizkigu emazteak
beren izenak madarikatzen
azkena egin dezagun mutilak
abisua jo aurretik
mundura sufritzeko ez ginen jaio
ezta gutarrak jagoteko
azkena egin dezagun agudo

infernua gure zai dago