Hemen zaude: Hasiera Denda La Espiral amarilla

La Espiral amarilla

2011ko Otsaila
CD
10

Konposizioek indar handia hartu dute haren musikan, eta “La Espiral Amarilla” taldearen erakarri handieneko elementu bihurtu dira, taldea bera bezala, Madrilgo agertokiko all-star bat balitz bezala. Nola Ariel Bringuez eta Reinier Elizarde kubatarrak hala aurpegi askotako Andrés Litwin dira euren musika tresnen esparruan aurki ditzakegun interpretatzailerik onenetakoak, lan honetan agerian uzten duten bezala. Lehenengoak, tonu jostalari eta arin horrekin, Mark Turner eta Joe Lovano gogorarazten digu, eta sekzio erritmikoa, indartsua eta sendoa, taldeak jorratzen duen ildo guztietara egokitzen da.

Hirukotea laukote bihurtu izana da Martaren aurreko diskoaren (“Lunas, Soles y Elefantes”) aldean nabari den beste aldaketa bat. Aldaketa honek onurak baizik ez dizkio ekarri piano jotzailearen musikari. Bringuezen bertuteez haratago, musikari bertutetsua baita, Marta Sánchezek bere nortasunaren ezaugarri interesgarrienetako bat uzten digu agerian: laguntzeko era, betiere sortzailea eta kitzikagarria. Izan ere, laukotearen baitako kimika egokia da “La Espiral Amarilla” taldeari halako distira ematen diona. Elkarri entzuteko duten era jotzen dutena bezain baliotsua da, une oro bakoitzaren xehetasunak aletuz eta “bat guztientzat eta guztiak batentzat” esapideari bide eginez. Itxura batean begi bistakoa den hau ez da egiten ez eta topatzen erraza, hori bai, ordaina handia da: musika organikoa eta dinamikaz betea, jazz esaten diotena alegia. Benetako Jazz.  


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...