Letrak
ZUTAZ OROITZEN
Zutaz oroitzen esnatu naiz,
euriz leun bustitzen.
Zuk ihes egin zenuen, ihes.
Bizitza indarrez helduta.
Ta orain zuz non zauden jakin nahi nuke,
aske sentituko zaren.
Zer ote dute itsasoaren olatuek?
Nork zaitu zaintzen hoien barnean?
Koldarra naiz, koldarra naiz baina
Ahal izanga banu, beldur ez banintz,
zu zauden hortara ihes egingo nuke.
Ihes zure albora, ihes zure albora , ihes.
Zer ote dute itsasoaren olatuek?
Nork zaitu zaintzen hoien barnean?
Noiz helduko uraz bat egiteko eguna?
Noiz sortuko kemena bertara heltzeko?
Zer ote dute….
LOAK HARTURIK
Esku batez indarra goxo astinduz
oinen nekez,
belaunez lurra kolpatu gogor ta tinko.
Ohean etzanez
arropen pisua behin eta berriz sentitu,
azaleko zati guztietan sentitu.
Eta zapaten doinua entzun lurraren
kontra jotzen.
Ez, ezinean begien dizdira mantendu nahian
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Hots hotzen kolore urdina urrun ikusi nahirik.
Banoa poliki-poliki
gorputza lasaituz,
bizitza astinduz eta nekez,
eta nekea arinduz.
Burutik milaka kolore irudien artean
Ez, ezinean begien dizdira mantendu nahian
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Behin eta berriz izara artean gorputza izkutatu.
Geldi geldirik, kostatzen,
burua bidez zabaltzen.
Ta kolorez irudimena bete;
eta barrez hitzen lotura askatu nahirik
Uretan amesten zelai,
itsas, hodei,lore eta eguzki artean;
pozik sentitzen.
Belarretan etzanda
gorputza lurrari itsatsirik,
erabat elkarturik
zikin usain ederrez bete beterik.
Ez, ezinean begien
dizdira mantendu nahian
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Hots hotzen kolore urdina urrun ikusi nahirik.
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Behin eta berriz
izara artean gorputza izkutatu.
Geldi geldirik, loak harturik.
ARGAZKI BATEAN TATUATUA
Haize garratzak jotzen nau,
aurpegi zartatatuagoa dut
Denbora aurrera doala
oroimena paperean margotu dutela ikusi dut
eta nik ezin zaitut ukitu, ezin.
Nor naizen ez dakizu baina nik
badakit nor ta zer zaren zu.
Salbatzailearen ezizenaz
beste batzuen okerrak konpondu zenituen
eta gure ametsak laister busti zituen
euri negarrak
agur bat eskeini zigun.
Zuk emango zenidake
nik orain behar dudan
indar apurra, biriketako arnasa,
sentipenik gozoena, leunena.
Zeruko leiho batetik hitz gonbidatuaren bila
zure begirada biluztu nahian behin eta berriz
bide bakarraren urratsak urratzen.
Bideak ez dira elkartu,
ezta ere galbidearen mundura aldendu
zuk hasitako bidea luzatzen ari naiz
eta ez dizut hutsik egingo ez.
Ikusiko gara hurrengo batean.
Besarkada bat ta ongi izan
Salbatzailearen ezizenaz
beste batzuen okerrak konpondu zenituen
eta gure ametsak laister busti zituen
euri negarrak
agur bat eskeini zigun.
Zuk emango zenidake
nik orain behar dudan
indar apurra, biriketako arnasa,
sentipenik gozoena, leunena.
365 EGUN
Hiru opari, lehenengoa zu,
Eskutitz itxi batean idatzirik.
Irtenbide baten beharrez
larrosaren arantza guztiak kentzen.
Nork idatzi ote zuen zure bizitzaren liburu hau?
Heldu eskua, jauzi egin.
Zurekin noa, gauden elkarrekin.
Ustezko leiho itxi hoiek irekita zeuden zure zai.
Beldurrak agindu, ametsak irauli.
Zein egin da zure etorkizunaren jabe?
Nora zuzentzen (zaitu)?
Anai galdua berreskuratu.
Enborra adarrez josi.
Haurren negarrak alaitzen zaitu.
Laztan goxoez loak hartu.
Horrela ikusi nahi zintuzket beti eta betirako.
Heldu eskua eta jauzi egin.
Zurekin noa, gauden elkarrekin.
Anai galdua berreskuratu…
PLAZER GALDUAREN BILA
Inon amaitzen ez dena
inork ez du antzematen.
Hobe behean balego igo ezin daitekeen hori.
Begiak itxita garbi ikusten da
bideak zabaltzen direla
Begiak itxita garbi ikusten da
bideak zabaltzen ari direla
Orain somatzen une beroa
Berriz sentitzen barne eroa
Indarrak edaten hasi gaixo bustiaren bila
Begiak itxita garbi ikusten da
bideak zabaltzen direla
Begiak itxita garbi ikusten da
bideak zabaltzen ari direla
Hondarpean egoteari utzi
mundu berri baten uholdeetan itoz.
Gozamen hau horman zintzilikatu
aurrez daukadan gauza bakarra baita.
Igeri igeritan, igeritan nabil.
HITZ GOXO HAIEK
Gauez hormen ahotsek
malkoen euria dakarte
Behin eta berriz bien arima apurtuz
hitzak botatzen dituzte
Beldurrez… agurtu
Haien gorputzak hustuz
biluzik gelditu arte
Ikaraz…agurtu
Aspaldi hitzeman zituzten hitz goxo haiek
gaurko egunez ez dute ezer gordetzen
Orduko zirrara beste norbaitekin banatuz
engainuez dute bete maitasuna. Ahazten.
Minak hitzegitean bihotzek apurtzen dira
Beldurrez…agurtu
Aspaldi hitzeman….