Hemen zaude: Hasiera Denda Keu Iruzkina
Informazioa
Elementua gehitu da
Informazioa
Elementua zure saskian badago dagoeneko
Keu

Iruzkina

KEUren UEK

Zazpi kanta eta zazpi mundu antzeman daitezke digi-pack formatuan datorren CD honetan. Zain abestiak, esaterako gitarren ohiartzunaren bidez Pink Floyd oroitarazten digu eta koralaren laguntzaz ahotsak dasta ditzakegun pieza bakarra da. 12-N abestian ageri den gitarraren gogortasuna eta zalutasuna Arrautzak, globuk eta barrik-en agertzen den tristeziarekin nahasten da, non akabuko biolin eta biolak are gehiago gordintzen duten laugarren kanta hau. Gestu da hurrengoaren izenburua eta "12-N" kantako gitarra trinkoetara bueltatzen da, geroxeago, bestelako gitarra soinuei lekua eginez (baita gitarra flamenkoa ere) eta perkusio puntuekin uztartuz Mike Oldfield-en zantzuak eskainiz.

Azkenerako dub tonuan eginiko Duff ta tuff lana gorde dute, doinu hotzekin hasi arren gero eta intentsitate handiagoa sortu eta egonezina edo urduritasuna sentitzera lortzeraino.

Salto bat moduan aurkezten da instrumental hau, aurreranzko salto bat moduan,lan honetako partaide diren musikariak ezagun egin duten musika alde batera utzi gabe aukera berri eta interesgarri batzuk aztertu eta lantzera ausartuz eta atrebentzia hori mailaz igo eta disko bat grabatuz. Beren ohiko zaletuek musika estilo ezberdinarekin egingo dute topo eta sorpresa hori CD hau entzuten duten musikazale guztietara zabalduko da, diskoak ez baitu baztertzeko ezer.