Hemen zaude: Hasiera Denda Josetxo Goia-Aribe

Josetxo Goia-Aribe

Los Pendientes de la Reina (emakume baten oroimena) lanean Josetxo Goia-Aribe, musikari nafarrak, berriro ere murgiltzen da Euskal Herriko, bereziki Nafarroako musika tradizionalean, jarrera fresko eta pertsonalarekin, inprobisazioa elementu aberasgarri gisa baliatuz. Lan honetan emakumeek osaturiko talde bat du lagun, proposamen hau aurrera ateratzeko ezin egokiagoa: Sorkunde Idigoras, piano jotzaile donostiarra, Laura Brito, kontrabaxu jotzaile portugaldarra eta Estitxu Pinatxo, Berako abeslaria. Aurrekari eta era askotako esperientziak bizi izan dituztenak denak, eta lan hau osatzeko ikuspuntu ezberdinak batu behar izan dituztenak: melodia tradizionalak, klasikoa, folka, doinu flamenkoak (Guillermo McGillen ekarpena, bistan denez) ... eta jazza jakina!