Hemen zaude: Hasiera Denda Jon & Sugramas

Jon & Sugramas

2010ko Maiatza
CD
10

Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berria dugu “Jon & Sugramas”. Abesteko duen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela bi urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen. Horretarako aspaldiko lagunekin batu da. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik “Sugramas” izenaz bataiatutako bandan Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan. “Jon & Sugramas” proiektuan rocka izango da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena. Diskoa grabatzen hasi aurretik bi kontzertu eskaini zituen taldeak motorrak berotzen hasteko, otsailaren 26an lehena Durangoko Izkin tabernan, eta martxoaren 6an bestea Arantzako Aterpean. Bi kontzertu horiek eskaini ostean martxoaren 26an Bilboko Koba estudioetan sartu ziren Xanpe soinu teknikariarekin batera beraien lehen diskoari forma emateko asmoz. Estraineko lana maiatzean argitaratu  dute Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...