Hemen zaude: Hasiera Denda Jon Piris / Hasier Oleaga / Julen Izarra

Jon Piris / Hasier Oleaga / Julen Izarra

2017ko Iraila
CD
10

Trizasek, hasieran Pirisek bultzatutakoa izan bazen ere, taldekideek idatzitako musika jotzeko topagunea izan nahi du, jatorrian hitzik gabeko esparru instrumentalean, geroan akaso beste diziplina batzuekin uztartuta ere.  Hortaz, Pirisek eta Oleagak sortutako piezak biltzen ditu Fredi Pelaezekin Pottoko estudioan grabaturiko estreinako disko honek.  Konposizioak abiapuntua baino ez dira, behin taldera ekarrita kantak inprobisazioaren bide ezezagunetatik ibiltzen direlako. Badira tartean bertsio batzuk, Ennio Morriconeren “Here’s to you” eta “Birjiña maite” doinu tradizionala esate baterako, iraganean modu batera edo bestera oihartzuna izan duten soinuen inguruan bide berriak arakatzeko asmoarekin egindakoak.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...