Hemen zaude: Hasiera Denda ITOIZ : hari xingle bat Iruzkina

Iruzkina

Indar Trabes 1974an sortu zenetik Itoiz 1988an itzali bitartean, etengabeko bilakaera bizia izan zuen euskal musikagintzak: plaza taldeen agerpena, kantaldien loraldia, rockaren jaiotza, 70eko hamarkadaren amaierako garai progresiboa, azpiegitura tekniko eta profesionalaren sorrera, rock radikal vasco delakoaren eztanda… Euskaldunon oroimen kolektiboan arrasto sakona utzi duten hainbat kantu sortzeaz gain, Itoiz izan dugu hori dena lehen eskutik bizi eta bideak urratuz maila goreneraino iritsi zen talderik nabarmenena.