Hemen zaude: Hasiera Denda Irudiak

Irudiak

2021ko Otsaila
CD
10

 

Izen bereko lanaz debuta egin eta gero “Irudiak” hirukotearen bigarren diskoa da. Azken honen jarraipen eta era berean bertan sumatzen ziren promes guztien baieztatze eta zabaltze ikusgarri hau, berezko konposizio eta herri kultura eta jazz jatorriko doinu ezberdinen moldaketaz osatuta dago. Proiektuaren partaideak aipatutako Jorge Fernández (Alicante, 1994), Juanma Dominguez (Córdoba, 1991) eta Aitor Bravo (Araya, 1997) dira. Musikene (Centro Superior de Música del País Vasco) eta CNSMDP-ko (Conservatoire National Superieur de Musique et Danse de Paris) ikasle ohiak, 2017an sortu zuten taldea eta orduanik bere magia hainbat areto eta festibaletan barreiatu dute dagoeneko: Altxerri Bar & Jazz, 38Riv, El Plaza Jazz Club, Jimmyglass edota Heineken Jazzaldia, Adarretatik Musika Jaialdia eta Z: Arte Garaikideko VIII Jardunaldiak. Bestelako proiektu eta kolaborazioak piloa dira ere eta haien artean Orquesta de Guitarras de Córdoba moduko flamenko ekimen , Kukai bezalako dantza talde edota The Red Velvets eta 12 Carpas hip hop taldeetatik ,  Eric Surmenian, Andrzej Olejniczak, Gustavo Díaz, Miguel Martins Konnections Trio/Quartet, Clarke Reid Band, Luis Casado Trio/Quartet, Iñaki Salvador edo Gonzalo Tejada jazz maisuetara aurki ditzazkegu. Gazte hauen jarrera ausart eta eskuzabalaren emaitzak denak eta oraingo honetan “irudiak” izeneko obra eder honetan ezin hobeto gauzatu direnak. Geure burua galdu, ohitura zaharrak alderatu eta karrika labirintokoetan sartzen ausartzeko gonbitea funtsean, bertan kolore biziez betetako mundu berri bat aurki ahal izan dezagun. Aurriritzi, purismo eta beldurrik gabe. Plazer hutsa.



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...