Hemen zaude: Hasiera Denda Ildoa landuz LP

Ildoa landuz LP

2016ko Abuztua
LP
14


BAT-BI-PREST-JO!

In the mud lanak estiloaren eta soinuaren ikuspegitik agerian utzi zuen bilakaeraren ostean, beste enbido bat jo digu Broken Brothers Brass Band taldeak, oraindik arnasestuka gabiltzala. Gero eta urrunago hurbilago baino. Mexikoko Golkotik hurbilago Bizkaikotik baino, alde egiten ari zaigu Broken banda, aldi berean aurrez aurre egiten ari zaiola so bere jatorriari.

 

Metodoetan tradizionala –zuzenekoetan oso eskertzekoa den hobespen horrekin– eta konposizioetan sofistikatua, gaur egun Roy Hargrovek eta Robert Glasperrek egiten duten jazza gogorarazten baitu, Broken bandak bere bigarren LP "In the mud" lanean abiarazitako rapera hurbiltzen jarraitzen du.

 

Bandaren sormen lana delako sentimendua sendotu egiten da Iruñeko Brass Band-era bertan geratzeko iritsi ziren ahots, perkusio, txalo eta besteekin.

Beraz, musika tradizionala jotzen du Broken bandak, baina egun Big Easy-ko lehen mailako second lines-ek egiten duten eran. Izan ere, elementu modernoak eta unean uneko egoerari dagozkionak gehitzen ditu.  

 

Honako hauek dira oraingoan: Nerea Erbiti abeslari handia, Beat Salad Recordseko MC-ak (Omzo MF senegaldarra eta Nko Eko durangarra), MoisésNoDuerme (Emaus-eko raperoak, Brindisi Nero), Iñigo Cabezafuego handia, Juanga Lakuntza tronboi-jotzailea... gehi amama Luisari egindako omenaldia, Brass Bando (haren oinarria), Katakrak, La Nabe, Iruñeko Euskal Jai, DJ Saldibrown, Reimy, Nakis, Sustraian Records, Iruñea Nola?… Zeinen bizi dagoen Iruñea!

 

Osagaiak, entsalada eta popourria (adierarik onenean) nahasten ditu, horixe nabari du batek Broken taldearen Ildoa Landuz berri hau entzuten duenean.

Eddie Harris-en Freedom Jazz Dance-tik –Milesen bigarren boskoteak haren bertsio guztiz arrakastatsua argitaratu zuen– Mingus-en nonahiko ozentasunera, taldearen lehenengo LP "The life we deserve" gogorarazten baitu. Hori guzti hori, neurrigabe betiere, afroamerikar sustraiekin aberasturik. Eta euskal gozagarriekin, noski!

 

Piezaren batek koipe asko, "gantz" asko, izan dezake, besteren batek erpin ozpinduak izan ditzake, eta beste hainbestek guztia hamaika ñabardura dauzkan Gumbo batean biltzeko joera dute.

 

Musikaren gainerakoa zeuk ezagutu behar duzu. Agian ez zara euskaraz, gaztelaniaz, wolofez edo ingelesez mintzatzen. 

Beharbada, orain ez zara hau irakurtzen ari. Baina orkatila, aldaka eta gorputza batera mugitzen ari baldin bazara, Brokenek lortu egin du bere xedea: mundua dantzan jarraitzea erritmo baten eta beraren arabera, guztiok batzen digunaren arabera. 

Gora Broken!

Alberto Anaut


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...