Hemen zaude: Hasiera Denda I Can´t Believe My Eyes

I Can´t Believe My Eyes

Guztira 11 abesti ditu diskoak, horietatik batzuk Gatos Bizcosek berak sortuak, eta tartean omenaldiren bat, besteak beste Eddie C. Campbelli (That’s when I know) eta Little Walter aho-soinu jotzaileari eginikoak (Little Walter song). Bluesa da Gatos Bizcosen musikaren oinarria, baina musika beltzaren hainbat estilotatik hartutako ekarpenekin osatuta. Badago rhythm & bluesa (Let’s have some fun), gospel (Backwards blues), boogie-a (We like the boogie), swing-a (Orange coloured sky), funkarekin nahasia batzuetan (Blues for P), soul sentitu eta hunkigarria (Nobody knows when you’re down and out), rockabilly alai eta kutsakorra (I can’t believe my eyes) edota country-folk-a (Goin’ home). Melodia itsagarrien eta erritmo beltzen arteko nahasketa erakargarria eskaintzen du Madrilgo laukoteak, entzulea harriturik uzten duten naturaltasun eta dotoreziaz.

2012ko Martxoa
CD
agortutaAgortuta

HONAKO HAUEK OSATZEN DUTE GATOS BIZCOS TALDEA:

 

Quique Gómez, ahotsa, aho-soinua eta gitarra. Musika beltz afroamerikarreko izan handiekin jo du, esate baterako, Bob Stroger, Jimmy Burns, Rockin Johnny, Katherine Davis eta Tail Draggerrekin. Era berean, Bob Sands Big Band taldearekin abesten du.

 

Pablo Sanpa, gitarra. Gitarra jotzaile gazte eta fina, Red House taldeko kolaboratzailea da. Gene Taylor, Lou Marini eta beste artista handi batzuekin jo izan du.

 

Hector Rojo, kontrabaxua eta koruak. Buddy Milesek Espainian barrena egindako biran parte hartu zuen. Gaur egun, besteak beste, De Pedroren eta Josele Santiagoren taldeetako kidea da.

 

Miguel Angel Benito. Koipea eta estilo aparta musikari handi honen baterian. Bob Sandsen Big bandeko bateria jotzailea da, eta ezin konta ahala proiektutan parte hartzen duela esan behar dugu.

 

Entun: I Can´t Believe my eyes

 

 



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...