Hemen zaude: Hasiera Denda Hilkorra ez banintz

Hilkorra ez banintz

Disko hau egungo euskal poeten (Koldo Izagirre, Hedoi Etxarte, Itxaro Borda…) lanen egokitzapen sorta da, egungo jazzaren testuingurura bildurik, gogoetazkoa baino zirraragarriagoa, auto-atseginezkoa baino erronka jotzaileagoa. Horratx egokiro gainditutako erronka. Estilo anitzetaz (pop, rock, funk, garaikidea eta klasikoa) zipriztindutako Jazz diskoa.

2011ko Abendua
CD
10

Andoniren erregistroak zerikusi txikia du jazzaren munduko ahots maskulino handiekin. Haren tesitura a priori pop errepertorioarentzako egokiagoa dirudien arren, Andoni ez da kikildu, ez du inoiz ere atzera egin. Testuak egokitzen ditu, bere doinuetara biltzen eta moldatzen ditu, eta azkenik bere egiten ditu sentimenduz beteriko abesti bihurtuz.

Andoniren lagunek bikain betetzen dute euren egitekoa, ez baita gutxiago espero Musikenetik atera berri diren musikari hoberenetako batzuengandik: Jorge Abadías (gitarra), Kike Arza (kontrabaxua) eta Juanma Urrizak (bateria) irazki bikaina eta beroa ehuntzen dute, grabazioaren arduradun Fredi Pelaezek (Organiks!) maisuki jaso duen moduan. Fredi Pelaez etorkizunean oso kontuan hartu beharreko ekoizle gisa ageri zaigu lan honetan, xehetasunak eta freskotasuna bazter utzi gabe adierazkortasun handiko interpretazioak lortzen baititu berak. Aipamen berezia merezi dute disko osoan zehar agerian geratzen diren Andoni Arcillaren beraren moldaketa lan zoragarriek eta pianoz egiten dituen ekarriek.

Jazz abestuak eta musika garaikideak emandako urrats garrantzitsua euskaltasunetik.       



Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...