Hemen zaude: Hasiera Denda Higakorra Iruzkina

Iruzkina

Arean-en bigarren diskoa kalean da jadanik. Higakorra izena jarri diote 9 abestiz osatutako lan berri honi. Tolosako Boberenean grabatu dute Karlos Osinaga teknikari izan dela eta berak egin ditu nahasketa eta masterizazioak. Estreineko diskoaren aldean energia askatze gehiago dago honetan; erritmoak biziak dira eta bai ahots zein instrumentuen erabileran biszeraltasun dosi handi bat aurki genezake. Soinuaren tratamendua ere indar gordin honen zerbitzura dago.
Urte hasieran kaleratu zituzten kantuetan sujeritzen zena, oraingoan gorpuztu, indartu eta osatu egin da.
Abesti bakoitzak bere egitura eta izpiritu berezia du. Guztiek batera hari landu bat osatzen dute, emozio desberdinetara irekita dagoen ibilaldi intentso bat. Artisauen kontaktua darabilte Arean-ekoek. Garaian garaiko emozioei irteera emateko eta guzti hori jendeari komunikatu ahal izateko musika egiten duten hiru mutil dira. Ahotsa, bateria, baxua eta gitarra ohiko instrumentuak diren arren, rockaren ikuspegi pertsonal bat transmititzen dute, zerbait desberdina aportatuz Euskal Herriko eszenara.
CD-ak bideoklipa ere badakar. Galdera ikurra alderantziz abestiaren bideoklipa hain zuzen. Agertu produktorakoek landu dute, Arean taldekoekin elkarlanean.
Arean-en bigarren diskoa da. Talde hau gertutik jarraitzea merezi du.