Hemen zaude: Hasiera Denda Heldu artean Letrak

Letrak

Oihana

Oihana, pisukide laztana
Gaur be plantxatu dizkidazu arropak?
Zein txukun gelditu den alkondara

Oihana, pisukide maitia
Gaur be egin didazu jana?
Zugaz ez dut faltan botatzen ama

Zer duzu, baina, gaur triste ikusten zaizu
Maite al zaitu nobioak
Harek ez daki esku artean zer daukan

Oihana

Agian, aldatu beharra daukat
Gaur egun sobera daude ni bezalakoak
Agian , ez dakit, aldatu dira garaiak

Agur, ni banoa, pisukide maitia
Gehio ez dizkidazu plantxatuko arropak
Mosu bat eta nire eskerrona...oihana


Lehengo moduan

Zetan zabiz laguna
Hortik ez zara aspertuko bada, gurean
Gauzak jadanik ez dira lehengo moduan

Jendea ezkontzen doa, normala
Bakotxa bere bidetik doa, baina ez pentsa
Oraindik ere elkartzen gara solteroak

Aurten urte txarra izan da, herrian
Ez dira barri onak izan, urtarrilan
Klaseko lagun bat joan zan, istripuan

Jada ez gara batzen betiko tabernan, Aitorrek
Ez dau nogaz egin frontoian, izan be
Gauzak ez dira lehengo moduan

Zaindu zaitez lagun
Tira, zu beti ederto baten zaindu zara
Besarkada bat,
Ez adiorik


Negua

Goizaldeko ordubiak
Kriseilu hautsien azpian
Amatxo izan zitekeen

Gaur negua da Gasteizen
Soilik maitaleek ez dute
Berogailuen beharrik

Andra baltzak kantoietan
Ez dute berogailurik
Ezta ere maitalerik

Zatoz, etxe barrura, nire ondora
Noa, etxe barrura, zure ondora

Kristalak erortzen dira
Zerrailik gabeko portalean
Arreba izan zitekeen

Zuretzat ez printze azulik
Ez duzu horren beharrik
Hain bakarrik ez zaude

Gaur negua da Gasteizen
Zerua oskarbi da barren
Emakume ederrentzat


Hegaz

Maitatu duzu sekula
Filmetan maitatzen den bezala?
A ze nolako galderak
Okurritzen zaizkidan gaur, agian
Nekatuta nago

Ondoan duzu laguna
Eutsi diozu begirada
Eta maitasunaren antzeko zerbait
Dabilkizu erraietan

Inoiz egin al duzu hegaz
Poetak zioen bezala
Lurra hodei batetik ikusi
Izarren gerizean

Zer duzu bada, maitia, ondo al zaude, ez al duzu inoiz itzartu behar,
Kalera atera, aspaldiko lagunak besarkatu eta hitz egin, eta kontatu zertan
zabiltzan aspaldi honetan, eta mozkortu agian…


Ekainak 27

Ekainak 27 bi mila eta bigarren urtean
Aupa mutil, zetan zabiz, azkenian idazten dautsut.
Aitortzen dut: alpertuta ibili naz urteotan.
Jakin dot, aita izango zara, zorionak, barri ona da hori.
Hemen betiko antzean, ez gara erraz aldatzekoak.
Ia hurrengo gutuna eskura emoten dautsudan.

Loratzen, berdatzen doa


On vas (Nora zoaz)
Nora zoaz hain bakarrik / Nora heltzeko asmoa... / Ez al zara ostiralaz gogoratzen / Nora zoaz hain bakarrik / Nora zoaz ene neskatila / Gaur ez al zara nitaz agurtuko / Non igaro behar duzu gaua / Ostiral hontako gaua... / Eta bihar aurrera egingo duzu / Gaur ez zara itzuliko / Nora zoaz horren bakarrik / Gaur ez al zara nitaz agurtuko / Non egin behar duzu lo gaur / Nora zoaz hain bakarrik

On vas tan sola
On penses arrivar
No te'n recordes del divendres
On vas tan sola

On vas xiqueta meua
Avui no t'acomiades de mi
On penses passar aquesta nit
Aquesta nit de divendres

I demá t'ensortiràs
Avui no retornaràs
I demá t'ensortiràs

On vas tan sola
Avui no t'acomiades de mi
On penses dormir aquesta nit
On vas tan sola

I demá...


Jadanik

Jadanik leihotik ez duzu ikusten, bertsoak
Legundu balizu bihotza
Aspaldi zirrararik ez duzula sentitzen
Haragi eta hezurretan barrena
Noiztik lagunekin ez zarela mintzo, haiekin
Egunero oroitu arren, bihotza

Arnastu, gaurko egunsenti berria
Egia da izarrek argitzen dutela, zuretzat

Ez etsi baina arren egizu amets, oraino
Bizirik zaudela munduan
Argazki zaharrak atera kutxatik, goizero
Irri batez begiraiezu, laztana

Arnastu…


Gaueko hamabiak

Agure zaharrak parkean
Atzokoaz berba dabiltz
Gaur, futbolak ez du hainbeste inporta
Baina ez du luze iraungo

Plazako kafetegian
Emakume helduak hizketan, elkarri entzun gabe
Eta haurrak berriz, kanpoan, jolasean
Zoriontsu dirudite…

Gaueko hamabiak dira
Ta ezin dut lorik egin
Gazte bat torturatu dute bart
Begirada hoztu zaio, bart gauez

Gaur bero latza egin du
Atzo eta herenegun bezala
Aintzirak eta soloak euri eske dabiltz
Eta zer egingo zaio…

Gaueko hamabiak dira
Ta ezin dut lorik egin
Gazte batek hanka galdu du gaur
Irria galdu zaio, gaur goizez


Bolare

Azkenaldi hontan
Kuadrilan gauzak aldatu dira

Jadanik alkoholik
Ez dabil gure zainetatik, baina

Jendea urduri dago, motel dago, triste dago

Urzaleak gara
Ura besterik ez dogu edaten

Maite dogu parranda
Burua bere tokian dala, baina

Jendea urduri dago, motel dago, triste dago

Bolare

Azkenaldi hontan
Kuadrilan gauzak aldatu dira

Hasi dira problemak,
ultzerak eta buruko minak, baina
Jendea urduri dago, alai dago, pozik dago
Jendea alai dago, pozik dago, bizirik dago

Bolare


Ez naiz oroitzen

Arraro, iparra galduta, sentitzen naiz aspaldian
Argira ez da erraz ohitzen, ilunpetan egon dena
Beharbada, denborari utzi beharko zaio, entzun ohi da
Mirariak egiten dituela, denborak…

Barkaidazu, axolagabe, isilik egon banauzu
Ez mindu, iaztik malkorik, ez bazait erraz erori
Ez txartzat hartu oroimenak huts egiten badit
Koitaduak, kontu zaharrez beteta du ganbara, ganbara

Euria egin du gaur ere, atzo ta herenegun bezala
Kazetari eta politikoak aspertu samar dabiltza
Akabo, bisitak eta omenaldiak, tiro hotsak
Urrun lotu dira iraganean

Kostata baina azkenian, itsasoa dago bare
Bizirik mundu berez izorratu honetan, aske eta libre
Garaipen egunik ospatu barik, bejon daigula, ez naiz oroitzen
Noiz izan zen azken aberri eguna

Arraro, iparra galduta, sentitzen naiz aspaldian


Egon

Ze itxura du
Nola jazten da
Maltzurra al da
Hala zintzoa, zure gogoa

Egon zaitez neugaz…

Ezagun duzu gau epela
Bular eta ezpainen zaporea
Eta hutsunea

Egon…


Maiatza

Utzi begietara begiratzen.
Nola zauden jakin nahi dut.
RAINER W. FASSBINDER


Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
Elkarrekin isilik egotea baita
adiskidetasunaren frogarik behinena.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Eta maskor batean zurekin sartu,
Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
Erdu, zure zain nago,
Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.