Hemen zaude: Hasiera Denda Hard Times Blues

Hard Times Blues

Ortak eta Tonkyk bigarrenez elkartu dituzte beren indarrak, lehen topaketa jada izan baitzuten “Pawn Shop Blues” (2008) delakoan, eta “Hard time Blues“ argitaratuko dute oraingoan, heldutasunez betetako lana. Lan honetan, duten eskarmentu eta ondo egite guztia jarri dute mahai gainean bi artista hauek zazpi gai klasikoren bidez, Rice Miller, Jimmy Reed edo Big Walter Horton bezalako izenek sinatua.

2015ko Iraila
CD
10

 

 

 

PAUL ORTA & TONKY DE LA PEÑA

 

Bluesaren alorrean bizirik dagoen aho-soinu jotzaile handi eta jatorrenetako bat da Paul Orta. The  Kingpins mitikoen buru izan zen, eta genero horren funtsa iturrietatik zuzenean hartzeko zortea izan zuten musikari iparramerikarren bigarren belaunaldi horren ordezkari da, inolaz ere. Artista ospetsuekin partekatu izan du eszenatokia, Jimmy Rogers, Pinetop Perkins, Eddie Taylor, Luther Allison, Hubert Sumlin, beste izen handi batzuen artean.

Port Arthur-eko (Texas) bluesman honek,  The Fabulous Thunderbirds taldearen garai berekoa eta laguna laurogeigarren lehen urteetan, hamarkadak daramatza mundu erdian barrena bueltaka, generoko musikari hoberenak lagun dituela. Abeslaria eta musikagilea, “Slide Harp” delakoaren asmatzailea, eta Texas Crude anplifikagailuaren aitzindaria.

Texasen landutako blues klasikoa da Orta, emozioz eta jarauntsitako jakinduriaz beteriko blusa, Snooky Prior edo Sonny Boy Williamson bezalako artistengatik esaten zuen bezala.

Bestalde, Tonky de la Peñak,  gitarra-jotzailea, abeslaria, liderra eta Tonky Blues Band mitikoaren sortzailea, mundu osoan grabatu eta birak egin ditu azken hogeita hamar urte hauetan zehar. Bluesman madrildar honetaz hitz egitea bluesaren historiaz hitz egitea da atlantikoaren alderdi honetan. Egiazko maisua eta hemen egindako blueseko artista ospetsu ugariren mentorea. Ñaco Goñi, Francisco Simón, Adrián Costa edo Marcos Coll bezalako artistek hartu dute hezibidea haren babespean.

Ortak eta Tonkyk bigarrenez elkartu dituzte beren indarrak, lehen topaketa jada izan baitzuten “Pawn Shop Blues” (2008) delakoan, eta “Hard time Blues“ argitaratuko dute oraingoan, heldutasunez betetako lana. Lan honetan, duten eskarmentu eta ondo egite guztia jarri dute mahai gainean bi artista hauek zazpi gai klasikoren bidez, Rice Miller, Jimmy Reed edo Big Walter Horton bezalako izenek sinatua.

Paul Ortak berak idatzitako “Babe” diskoa osatzen dute, “Texas Gulf fiesta”, Tonkyk konposatua, eta diskoari izena eman dion gaia, “Hard time Blues”, biek sinatua. Aipatzekoa da Ricki Ávilaren lana baxua jotzen eta Adrian Carrerarena bateria jotzen, Tonky Blues Band taldeko bi promesa gazteak azken urte hauetan.

Lan honetan ezin hobea da Texas-Madril konexioa, blues gordina eta heldua erakusten du diskoak, errepidean emandako urte askoren fruitu, blues elektronikoaren tradizio hoberenaren oinordeko, kontzesiorik gabea eta blues disko on bati eskatzen zaion zaporearekin.

“Hard Time Blues” du izena Orta Tonky konexioak, eta hemengo eta hango blues hoberenaren herentzia bizia da, inolaz ere.

 

 

 


Artista bereko diskoak