Hemen zaude: Hasiera Denda Grisa Iruzkina

Iruzkina

Bide Ertzean-en hirugarren kolorea

"Zuk esan" jarri dugu den dena betetzen duten gitarrak entzuteko, taldeak puzzlearen pieza guztiak bere tokian dituela egiaztatzeko. Airean dira berriro puska guzitak "Betikoan"n, galdutako orekaren bila dabilen abestiko trapezista bezala.

Kaki Arkarazok metal hiruko bat sortzea iradoki zuen, Betagarrikoa, eta parte hartze hori suharra gertazen da benetan "Badakit" abestian, oso britaniar erako kantua, Paul Weller gogora dakarkigun soul-rockean emana. Berriro sartuko dute hirukoa "Parez-pare"n pop kutsu handiagoarekin eta tonu gazi-gezaz. Kantu hauek aberastera datozen produkzioaren ukituek distira berezia egiten dute esate baterako, Bide Ertzean-ekin batera Alos hari laukoek tristura zelofanetan bilduz "Berandu" abestia jotzen duenean.

Berriro agertuko zaizkigu "Lilian"en protagonista den emakume afrikarra ito zen ura bezain hotza, baina harrapatu eta bereganatu egiten zaituen leloa (Mikel Erentxunek abesten du) daukan abestian. Azken balada osatzen duen "Grisa" bera ere, sokaren apaingarri malenkoniatsuak edertutako kanta da, sentimentu eta kolore arteko jokoa.

Lehenago, bidean geratu dira "Gurea" eta "eromenaz" bezalako power-pop indartuaren laginak, "sinetsi nahi dut" bezalako peria perfektuak, eta Iñigo Aranbarriren "Haize zaharrak" poema, Ubeda anaiek heriotza eta maitasunaren arteko gisa guztietako sentimendu mestizoz airean astinduko dutena.