Hemen zaude: Hasiera Denda Gaueko Enziklopedia Koxkorra

Gaueko Enziklopedia Koxkorra

2014ko Abendua
disko-liburua
20

2princesesbarbudes taldeak ondutako 13 abesti, gaueko kontuak hizpide dituzten 13 abesti, biltzen ditu Gaueko Entziklopedia Koxkorra lanak. Letrak ere taldeak osatuak dira Xavi Grimau poeta katalanak (“Gaua marrazki bat da”) eta Maialen Lujanbio bertsolariak (“Ondo lo egin”) idatzitako biak izan ezik.

Helena Casasek ilustratutako albuma da liburu-disko honen formatua. .

Pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dute musika. Pop estetika minimalista eta poesia letra burutsuak dituzten abestiak interpretatzen dituzte. 

“Enciclopèdia baixeta de la nit” katalanezko diskoaren euskararako egokitzapena da.


Zergatik euskaraz?

 

Halako jakin-mina izaki, Helena Casasek (katalan filologian lizentziatua) euskara ikasi zuen Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialean Ainhoa Aranburu irakasle izan zuela. Erronka eta jostaketa izan da bientzat disko hau grabatzea. Ainhoak egokitu ditu letrak eta zuzendu du Helenaren ahoskera. Abentura honetan Ainhoa bihurtu da hirugarren printzesa bizardun.

 

Laguntzaileak

Era berean, euskal betiko musikaz interesatu zen Helena, eta halaxe ezagutu zituen disko honetan lagun izan dituen Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia.

Maialen Lujanbiok idatzi du disko honetako azken abestia (“Ondo lo egin”), Joseba Tapiarekin batean abestua.

Gainera, hainbat ahotsekin grabatu du Joseba Tapiak, eta bakarkako pasarte bat jotzera ausartu da jostailu-trikitiarekin!

 

 


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...