Hemen zaude: Hasiera Denda Gaua basamortuan Letrak

Letrak

PIGALLE
Jon Mirande

Zohardi zan
Pigalle - zeruan izarrak
phiztu ziran
- puten sabelean arno beltza botz-kantuz.

Nihaur kaleetan
aitzina, horditu ezina
puten arnoa kantariaz

... egarri,
zure bila, Raymonde,
gabats ederra, barez bar.

Raymonde, soin humoa, mahats humel
Pigalle?ko mahastietan,
arno indazu nire ahorako
zazpigarren goian izarrak
dakhuzkidan!

ORDU BERDINEAN EGUNERO
Markos Untzeta

Gauerdiko une mugagabeak
ahanzturaz jantzi ditu kaleak,
goroldioak harresia estalita,
saguzaharrak dorreko erlojuan.
Eta ez dabil inor
gauaz kalean …
itxaron! norbait
peoratik ateratzen ari da ...

eta ordu berdinean egunero
zeharkatzen du eliza-pareko zubia,
plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da
taberna ezkutatuetan,
ezer hoberik ez du espero;
hiriaren arnas isilaren lasaitasuna…

Gabardina ilunak ematen dio
txuribeltzezko heroi baten itxura,
bakarrik paseatzen du berriro,
guardasola eskuan daramala.
Eta inori etzaio
ezer axola,
inork ezbaitu
haren bizitza ezagutzen...

eta ordu berdinean egunero
zeharkatzen du eliza pareko zubia,
plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da
taberna ezkutatuetan,
ezer hoberik ez du espero;
hiriaren arnas isilaren lasaitasuna…

Saguak ikusminez azaldu du muzturra,
badoa katu beltza haren atzean,
tabernariak betilun dena ikusten du,
gure gizonari etzaio inporta.
Bakardadean dastatzen baitu
ardoaren epeltasun goxoa …

eta ordu berdinean egunero
zeharkatzen du eliza pareko zubia,
plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da
taberna ezkutatuetan,
ezer hoberik ez du espero;
hiriaren arnas isilaren lasaitasuna…

Hurrengo tabernaren arrastoa,
jarraitzen du gabardina ilunak,
euria ari du, eta saihesten ditu putzuak,
norbaitekin egin du topo atarian:
“ laguna, zelan doa dana ?
goazen barrura, edariak nire kontura … ”

eta ordu berdinean egunero
zeharkatzen du eliza pareko zubia,
plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da
taberna ezkutatuetan,
ezer hoberik ez du espero;
hiriaren arnas isilaren lasaitasuna…

GAUA BASAMORTUAN
Markos Untzeta

Zazpigarren eguna Gazteen Lurraren atzean,
ahaztu ezina asfaltuaren usaina,
atseden modurik ez dago
lautada amaigabean.

11. urratsa eztanda egiten duen mugan,
ez dut ezer ikusten, nire oinen arrastoak
galtzen dira urrunean,
gaua basamortuan.

Orduan galdetzen dut non zauden nire herria,
luzaro zu ikusi gabe nabil baina,
bilatu beharko zaitut mapa betean,
nire bihotzean ez zaude eta.

Argi elektrikoak ! Hiri Berriak azkenean !
zilarrezkoa armiarmaren kantua,
izar baten malkoa
zintzilik gaua-zeruan.

Hain da gozoa haizearen laztan lehuna …
urdin iluna arearen kolorea,
astiro itotzen naiz
itsaso amaigabean.

Orduan galdetzen dut non zauden nire maitea,
luzaro zu ikusi gabe nabil baina,
ez diezazuket esan non nabilen artean,
nire bihotzean ez zaude eta.

Ez da ezer zutik geratu kale bazterretan,
zerura begira harrizko azken zutabeak,
zakur baten zaunka iheskorra
bat batean desagertu da.

Zazpigarren eguna Gazteen Lurraren atzean,
ez da inor ageri urkamendi goibelean,
agortzen dira azken hitzak,
ixiltasun osoa.

Orduan galdetzen dut nor zaren nire berba,
luzaro zu beste inor ez dut entzun eta,
utzi beharko zaitut basamortu gauean,
nire bihotzean ez zaude eta.

MAITALE URRUNA
Markos Untzeta

Begira, bide gurutzean
nauzu, eta
galdetzen dizut zuri
ea non zauden
mmmh … ! mmmh … !

Egunak bata bestearen
atzean azkar doaz,
jakin nahi dut zergaitik
oraindik ez zaitudan antzeman
mmmh … ! mmmh … !

Negu aldean, haize hotzak
dio ahots zorrotz batez
urruti zaudela
hor nonbait
mmmh … ! mmmh … !

Esan didate
zeu omen zarela
tren zahar honen gidari,
norabiderik gabe al goaz?
mmmh … ! mmmh … !

Maitale urruna,
zure atzetik nabil baina,
egia esan, ez dakit
sekula topatuko zaitudan
mmmh … ! mmmh … !

AGURRAK BETI DAUKA ZAPORE GARRATZA
Markos Untzeta

Ilargiaren amorrua zeneraman jantzita begiradan
udako gau epel batean ezagutu zintudanean,
orain berriz guzti hori dago hain urrun,
eta ezinezkoa zait minuure bidea,
nik berdin egingo dut …

agurrak beti dauka zapore garratza.

TRENAREN ZAIN
Markos Untzeta

Oroimenen bidetik
atzera banoa,
haur bat ikus dezaket
trenbidean zehar…

estazioan nago, trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain,
trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain.

Batzutan sentitzen dut
bihotzean min bat,
nonbaiten gelditu eta
mugitzen ez banaiz …

estazioan nago, trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain,
trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain.

Lagunak esan zuen
galdetutakoan,
" ni hemen jaio nintzen
ni hemengoa naiz … "

ni ordea hemen nago, trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain,
trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain.

Batzutan galdetzen dut
nekeaz lur jota,
“ bide luze hau ez al da
amaituko sekula? “

estazioan nago, trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain,
trenaren zain,
urrun eramango nauenaren zain.

Oroimenen bidetik
atzera banoa …


EGUNERO BERRIAK TXARRAGOAK DIRA
Markos Untzeta

Ah ! ondo gogoratzen dut nola hasieran
kantu arrotz eta ixil ezin bat zen …
egunero berriak txarragoak dira.

Afaria prestatu ondoren biok sutondoan,
pentsamendu haiek urrundu ezinik …
egunero berriak txarragoak dira

Orduan gauaren ilunak eta ilargiaren zuriak
tristura uxatu zuten kantu arin baten magalean …
Itzali ezazu argia, urreratu ardoa,
sentitu nahi dut zure urbiltasuna …
egunero berriak txarragoak dira

Negua bezain krudela luze doanean,
bakardadearen mina halakoa da …
egunero berriak txarragoak dira.

Orduan elurtearen isilak eta suaren txinpartak
oparitu ziguten ikuskizun aparta …
Haizearena ote zen ziztu zorrotz hura
zilarrezko labankada sakona ?
egunero berriak txarragoak dira.

BABILONIA ABENIDAN
Markos Untzeta

32 kalez inguratuta
erreza ei da bertan galtzea,
tranbia astunak nekez iristen dira
Alejandriako estaziora;
tabakoa ahaztu nuen, eta ardo bat
edateko gogoa neukala
barneratu nintzan
Babilonia abenidan.

Eguzkitara gustora nengoen
Jerusalem izeneko tabernan,
Edertasunak galdetu zidanean
ea berarekin joango nintzan,
desterratuta zegoen agureak
utzitako izkribuak irakurtzera
Babilonia abenidan.

Egiptoko jakintsu baten istorioa
irakur daiteke lehenengo orrian,
matematikaren arau sekretuak
antzeman zituela sinesten da;
epaileak, heriotza zigorra
jarri zion, baina tabernari ezaguna da orain
Babilonia abenidan.

Orri solteak arakatuz geundela
erori zen alkimisten txostena,
zerrenda honek aipatzen zituen
kasurik erakargarrienak;
batek, Urrezko-Herri-Zuri osoa
trukatu zuen gau bat pasatzearren kabaretean,
Babilonia abenidan.

Erdi aroko gaztelu batera
eraman ninduen gero Edertasunak,
presondegian gordeta zegoen
maitale gaztearen kasura;
dozenaka eskutitz idatzi zituen,

denek helbide berbera: zortzigarren zenbakia,
Babilonia abenida.

New York?eko biolinista itsuak
gustoko zuen Babiloniara
neguko egun gogorrenak pasatzeko
emaztearekin etortzea;
gogoratzen dute nola gau osoak
egiten zituzten berarekin baltsian
Babilonia abenidan.

Edison?ek, elektrizitatea
urdin kolorekoa zela esan, eta
irrati zahar bat piztu zuen
hamabiak hamar gutxiagotan;
ahots urrun samar bat entzun zuten,
iragartzen zuenak “ kontuz, elurte arriskua
Babilonia abenidan “.

Londreseko zubi goibel batetan
Charlie Parker amerikarrak
kapela jantzi, eta ibaiari begira,
swing batekin jolasean hasi da;
halako gaua gozorik ez du oroitzen,
ez bada duela urte batzu pasa zuena
Babilonia abenidan

El Doradoko ametsa ahaztu nahian
Lope de Agirre hasi da tratuan
Arar?eko merkatari batekin
Afrikako infernu latzean;
azkenean biok adostu dute
egunen batean elkar ikusiko dutela
Babilonia abenidan.

Seigarren orrian Edertasunak
nahikoa genuela esan, eta
nire aurrean biluzik geratu zen
keinu arin gozo baten laguntzaz;
elkar maitatu genuen astiro
katu nagiak izango bagina bezala
Babilonia abenidan.

Noizean behin bueltatzen naiz leku hartara,
ispiluen erresuma antzua,
Edertasunaren bila ibiltzen naiz
baina porrot egiten du ametsak;
tabakorik gabe poltsikoan,
ardo beltzaren egarri Jerusalem?era
Babilonia abenidan

NON BIZI HAIZ ERROL FLYNN
Markos Untzeta

Nire bufanda horia galdu berria neukan
(ez da gauza handia)
pausoak motzagoak dira, oinak pisutsuagoak,
begirada lausoturik goizalde traketsean;
eta euriak, bere kantu isila
uzten duenean kale alai hauetan,
katuak dantzaka ari dira zirkuluetan,
musikaz osotzeko heuren jaialdia
batek esan du: " beharko dugu norbaiten laguntza "

- Non bizi haiz, Errol Flynn?

Portu aldean ezagutu nuen Nora,
haren begiak, itsasoari begira;
niregana bueltatu zerbait esateko,
beso artean hartu nuen jakiteko
nolakoak ziren gereziak Irlandan,
erantzun zidan “ zuk badakizu jada "
marinel gordeleku izandako tabernan
aitortu zidan behin batean galdetu ziola
gaua erdian, ilargi zuriari :

- Non bizi haiz, Errol Flynn?

Ez nago ziur ikusi ote dudan
bufanda horia norbaiten lepoan,
Dublineko garagardo beltza zu zara
nire penaren berri dakien bakarra !
galdetu diot tabernariari
ea al dakien Noraren berri,
esan dit abiatzeko portu aldera,
katuekin dantzatzeko gau osoa,
eta galdetzeko itsasoratzen ari den azken ontziari :

- Non bizi haiz, Errol Flynn?

GAUAREN MAGALEAN
Markos Untzeta

Argiak itzali dituzte
azken kafetegietan,
betikoak baino ez dira geratzen …
eta euren edariak,
amets-horditu-babesa,
zuek zarete bihotz isolatuak
gauaren magalean.

Astiro edaten dute ardoa,
trapu saltzaileen batzarra,
estrapozu egin du norbaitek atean
irtenbidearen bila …
irudi farregarria !
ihesean baino ez duzue pentsatzen
gauaren magalean.

Akordatzen dira joandako egunetaz
" uh ! haiek ez ziren denbora txarrak "
iraganean baino ez duzue pentsatzen …
" beno, bakoitza bere etxera ! "
esan du tabernako ugazabak,
bihar berriz ikusiko gara betiko leku berdinetan,
gauaren magalean.