Hemen zaude: Hasiera Denda Ganbaratik Iruzkina

Iruzkina

KEUren GANBARATIK

KEU-UEK. HOTSEN ITSASOA

Askok ezagutuko duzue Etsaiak banda lekeitiarreko gitarra jolea izan delako eta Psychophony bezalako taldeetan esku hartu duelako. Azken denboran Homo talde berriaren fundatzailea bada ere. Erreferentzia horiek aintzat hartu eta puntu honetara iritsita, ahantzi egin behar da KEUren aurreko musika aldia “Ganbaratik” lanari erreparatzeko. Gaztelupeko Hotsak etxearentzako bakarka egindako bigarren diskoa du. Batentzat, a priori, atsegina da oso hain modernoa, landua eta beroa den eta une oro pultsuari eusten dion lan batekin topo egitea. Disko honekin KEUk agerian uzten ditu maisutasunez bere musika kezkak eta sentsibilitate berezia. “Ganbaratik” –izenak berak dio– ganbaran, bere etxean, abestiak itxuratzen, sortzen eta osatzen lagundu dioten gailu digitalek baizik urratzen ez duten bakardadean, egindako lanaren emaitza da. Molde instrumentalak landuz, era askotako paisaiak eta batez ere musika une aberatsak eskaintzen ditu. Ikus dezakezuenez, honakoa ez da musika elektronikoaren laburpen bat, estilo honek berezko dituen elementuei beti ere presente duen gitarra batzen baitzaio ikuspuntu moderno baten ekarpena egiteko. Disko hau Manchester, New York, Chicago edo Montrealdik etorria dela esango baligute, itsu-itsuan sinetsiko genuke, gai bakoitzak berehala hautematen den unibertsaltasuna biltzen baitu bere baitan; eta kasu askotan avant eta arty sentsibilitatea erakutsiz. KEUk sortutako musikak asmo eta jarrera horixe duelako. Etiketak ugari izan litezke: chill out, ambient, house, funky, hip hop esperimentala, telefilmeentzako musika, barne begirako rocka, ...

Agerikoa da KEUk era autonomo batez lan egin duena, rock banda baten testuinguruan lan egiten den eraz bestela. Ez da disko elektroniko bat, baina sintetizadoreak, erritmo-kutxak erabiltzen ditu...., baina “elektronikaren” kontzeptuak askoz ere lotura estuagoa du softwarea bere beharretara egokitutako tresna pertsonalizatuari musikari bakoitzak ematen dion erabilerarekin. Lan honek diskoa entzuten duen pertsonak gai bakoitza osatzen duten hots aldakorrak hautematea bilatzen du. Ez dira sasoiko gaiak, une ezberdinei laguntzen dieten gaiak baizik,... batek nahi badu, beti eduki ditzake alboan.

Izenak, erreferentziak, asko izan daitezke: hip hop estiloranzko hurbilketa, giro barnekoiak, giroa sortzeko free jazza, ... elementu askotan banatutako gitarren rocka, pop eta naif oihartzunekin batera. Disko honek nabigatzeko parada eskaintzen du: doinu eta gaiei jarraiki, lasaitu egin daiteke edo pultsua bizkortu; adibide garbia da hirurogeita hamargarren aldi rockeroenari eskaintzen dion azken aipamena, Hendrixen moldera abestua eta aurkeztua. Honetan Jon, Arima Beltzakoak jarriko du bere partea

KEUk lan honetan, elementu asko bildu, irentsi eta aurkezten ditu, a priori elementu independenteak, baina guztiz biltzaileak beren osotasunean, konposatzeko eraren aurrean sentsibilitate handia erakusten dutenak, beti ere gitarra jole baten ikuspuntutik begiratuta. Iradokitzen agertzen ditu bere kontuak, entzuleen argiztapen lanarekin lagunduta, eurak baitira gaiak interpretatu behar dituztenak. Gau bero eta purpura bateko soinu bandarentzako eta kotoizko bolatxoen arteko itzartze atsegin bat izateko balio duten gaiak dira. Gotzon Uribe ...eta Keuren ahotsa lehen aldiz entzuteko aukera ere izango dugu Selektah Kolektiboarekin batera