Hemen zaude: Hasiera Denda Fundiziyue Iruzkina

Iruzkina

"Izuaren semeak" kantan estribillo errazak gainartzen du giroa eta rock sinfonikoa deitzen zutenaren antza duen "Egunero" kantak rock gogorrago batera garamatza, teklatuak hain garrantzitsuak ez diren rock gogorrera. Zarata eta gogortasuna ere nabari dira "ihes" edo "Zuloak" abestietan esaterako, hala ere, "Zentzu bila" kantan lasaiagoak diren soinuetan kokatzen dira. Bestetik, hippie erako "La"kanta daukagu, eta "Bi ahots"-en Eskozian hain emaitza onak izan zituen rock epikoaren zantzuak soma daitezke.

Haizeekin jarraituz, saxuak ere badu lekua disko honetan "ongi ibili" kantuan adibidez eta haizeekin jarraituz, pentsamenduak kantan ere soul kontuak nabari dira estrofen arteko zubi egiten dutenak. 12 Tribu azpeitiar talde reggearen freskotasunak indarra ematen die kantuei. Ezin ahaztu "Sweet" kantua bere izakera propioa duena bai gai aldetik eta bai intentzioan ere. Dominatzen duten estiloan egindako kantua duda barik.

Gaurkotasun handiko taldea den arren, 70. hamarkadako rockak eragin handia du Fundiziyue taldean, egiten duten musika bikoizten diren gitarretan pausatzen delarik eta ahotsak bere lekua present duelarik.

Pop-rock indartsua da beraien proposamena, doinu garbienetatik soinu zikin eta azkarretaraino. Hitzetan bizitzaren gai ezberdinak modu ilun eta ironikoan jorratuz. Testoak beraienak ez ezik Xabier Aldai, Atxuya eta Bingutxo.