For Dancers Only

10 

   Oroigarriz eta oihartzunez hornitutako
diskoa dugu For
Dancers Only
: Curtis
Mayfield, Marvin Gaye edo
The Jb´s, Grant Green, Lou Donaldson edo Lonnie Smith atzeman
genitzake. Perfekzio
handiz diseinaturiko diskoa dugu inondik ere, groove egokiarekin eta Bilboko
banda honek bere ibilbide luzean hartutako jakinduriarekin osatua. Jatorri  afroamerikarreko soinu mordoa egokitu digu
hain berea duen kontzeptura, gure garaiari dagokion ikuspuntua galdu gabe. Esan
liteke For Dancers Only 
The Cherry Boppers lagunek duten eskarmentu
handiaren froga dugula, eta muzinik onartzen ez duen dantzarako gomita.

Entzun: Tout va bien

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2018/04/23
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com