Hemen zaude: Hasiera Denda ESNE ZOPAK: Esnesaltzailearena Abestien letrak URRUZOLAKO NESKATXA

URRUZOLAKO NESKATXA

Xapreren istoria

ezta kontu motza (bis)

sekula ezta izan

soiñujole hotza

begia argia ta

suturra zorrotza.

 

Naparroan jo zuen

lehen kalejira ( bis)

neska bat azaldu zen

plazaren erdira

lau ordu pasa zitun

Xapreri begira.

 

Bukatu zutenean

gozo etorrita ( bis)

neskatxak esan zion

ondoan jarrita

behiñe eztet ikusi

hain soiñu polita.

 

Nahiz ta neskatxak zuen

soiñua gustuko ( bis)

etzion egin behar

mutilari uko

halare Xapre ezta

alperrik galduko.