Hemen zaude: Hasiera Denda ESNE ZOPAK: Esnesaltzailearena Abestien letrak POSTA ZAHARRA

POSTA ZAHARRA

Etorri nintzen Monterreyraino

non eguzkia beti den laino

ta han guztia baneukan baino

etorri nintzen…

Etorri nintzen malko artean

herria hartuz esku batean

askatasuna neukan bestean

ta etorri nintzen…

Nahiz bizi naizen gaur deserrian

esan dezaket nire neurrian

bizi naizela Euskal Herrian

Euskal Herrian…

Posta zaharrak gutun bat dauka:

" Eutsi goiari aupa ta aupa!

sentitu gure bihotzen taupa

lortuko diau ta! "

Aske egiten nauen bidean

aurrera noa

aurrera goaz

eta helmuga gertu dago!