Hemen zaude: Hasiera Denda ESNE ZOPAK: Esnesaltzailearena Abestien letrak ITURBIDEN PANDEROA

ITURBIDEN PANDEROA

Beti zurekin jairik jai

beti zurekin nora nahi

ni zurekin triste zu nerekin alai

Nire bi eskuen uztai

bide lagun eta bidai

baina nik ez nuen panderoa jo nahi

Plazetako korrojira

teklatu eta diztira

denak beti trikitiari begira

niretzat nahi ta ezinen

musikari ez jakinen

musika tresna ziztrina baino ez zinen

Sarritan egon naiz dudan

erabat uzteko mugan

bein lehiotikan ere bota zintudan

ez nintzen konturatzen len

trikiti gorputz lirainen

taupada kolpea nola zu zinen

Ai bihotzeko pandero

zuk eman didazu gero

nik zuri eman dizudan adina bero

sarri esan dizut ezetz

ia eldu zattut hortzez

baina gaur maite zaitut bihotz bihotzez