Hemen zaude: Hasiera Denda ESNE ZOPAK: Esnesaltzailearena Abestien letrak INPERNUKO

INPERNUKO

Inpernuko hauspo hori 

zerupeko zorion

Gernikako suteari

ihes egin zenion

usteak dira uste

oroitzapenak ere

oroitzapenak ere

apurtzen badituzte

Behatzak zure gainean

pausatuaz emeki

sentitzen nuen zirrara

zer den bazeneki!

kontrakoa ematen du

baina ezkontza batek

baina ezkontza batek

bereiztu gintuen gu!

Maldan behera, maldan gora

denboraren bira

non zinen eta non zaude

galdera berak dira

badakizu horrela

nire bihotz zati bat

nire bihotz zati bat

eraman zenuela

Gauarentzako ametsak

egin diren bezala

jakizu egunez ere

amesten zaitudala

orain nigarrez nago

ta malko bakoitzeko

ta malko bakoitzeko

maite zaitut gehiago