Desde Aquí

10 

Hasiera-hasieratik taldekideak Jazzaren, inprobisazioaren eta Big Bandaren musikan etenik gabe trebatzea bila zuen taldeak; hori guztia lan jarraituaren eta estilo hauei emanak diren beste musikariekiko harremanak estutzearen bidez. Denboran zehar eutsi egin diogu premisa horri, eta musika modernoan eta jazzean espezializatuak diren musikari kanariar batzuekin elkarlanean jarduteko eta trebatzeko egutegia osatu dugu honenbestez (José Alberto Medina, Gilberto Rivero, Javier Montero, Juan Manuel Alemán, Enrique Fernández-Villamil, Rayko León, etc); hauek guztiak taldearen prestakuntza osatzen ari dira, eta haren musika-garapena jarraitua izateko lanean ari dira gainera. Esperientzia horretan izan zuen oinarri musikari hauei taldearentzat gai berri bat osatzeko eskaerak, geure aurreneko diskografia-lana abian jartzeko aukera gogoan (“Desde aquí…”). Lan hau 2012. urtean zehar mamitu da, eta musikagileen eta taldearen arteko sinkronizazio gorenaren erakusgarri dela esan behar dugu.

Musikagile kanariarrek (bertan sortuak nahiz seme edo alabatzat hartuak) argitara eman gabeko 11 gaik osatzen dute “Desde aquí“ lana, jazzaren esparruan swing, blues, latin eta afro bezalako estiloetan onduak.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2013/01/10
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com