Hemen zaude: Hasiera Denda Blues sustraia Letrak

Letrak

ZEUREA DA

Itotzen doa oihua
Hormak mina ixilarazten du
Itzalak mutu dira
Ekaitzak barea du zapuztu

Arnasari eutsiz
Korapiloa ezin askatuz
Leihoak zarratuz
Besteen ezjakintasuna bermatuz
Ezjakintasuna bermatuz

Arnasari eutsiz ...

Kaleko usoak
Etxean hortzak estutzen ditu
Gerriko gaiztoaz
Bildotsaren bizitza amilduz

Arnasari eutsiz ...

Burua makurtuz ez duzu ezer lortuko
Jeiki ta aurre egin, zure bizitza zeurea da
Zeurea da

Gehiago ezin duzu
Zangoak dardarka bapatean
Sukarra daukazu
Burua eztanda egin beharrean

Arnasari eutsiz ...

Burua makurtuz ez duzu ezer lortuko
Jeiki ta aurre egin, zure bizitza zeurea da
Zeurea da
Jeiki ta aurre egin, zure bizitza zeurea da
Zeurea da.


BLUES SUSTRAIA

Bart amets bat izan dut
Gurdi hotsa entzun dut
Ilunpean bakarrik ez nengoela sentitu dut
Negar zotinak nonahi, sufrimendua ikusi dut

Denak katez lotuta
Bihotzak minduta
Bizkarrean zituzten soka markak ezin kenduta.
Sortu ziren lurralde ta etxea atzean galduta.

Lana kotoi larretan
Izerdi patsetan
Agureak gitarra hartu du eta hasi da kantetan
Kode sekretuez gogor dihardu protestan

Dena ari da argitzen
Banoa esnatzen
Bidai hartan ikusitako gauzak ez ditut ahazten
Begiak zabaldu eta berehala hasi naiz abesten

Bi sustrai, bi sustrai...
Blues sustraia, blues sustraia...


BENETAN

Busean noa
Ondoan beltz bat dut
“Zigarrorik nahi?”
ezetz esan diot,
“Ez dut erretzen,
benetan diotsut!”

Diskotekan naiz
Trabestia atzetik
Lumaz jantzita
Ez diot hartu antzik
“Benetan diot
nik ez dut asmorik!”

Tabernan nago
zerbeza bat hartzen
marrokoar bat
etorri zait saltzen
“benetan ari naiz
Rosa ez zait gustatzen!”

Ez du axola
sexuak, azalak
aspaldi gara
guztiak berdinak!
benetan diot
Guztiak berdinak!


MAITA NAZAZU

Manta baten babesean, bai goxo
Elkarri muxu ematen, astiro
Kanpoaldean hotz da, baina nire barrua da bero.

Zure gorputzaren beharrak pizten nau
Mingainarekin azala laztanduz
Etzan zaitez nire ondoan, orain nahi zaitut maitatu.

Gorputz biluztuak elkar, sentitzen
Azalen epeltasuna xurgatzen
Ez zait gorputzeko atalik ahaztuko muxukatzen.

Zure izerdia ahoan dastatuz
Zure pisua gainean estutuz
Mugi zaitez astiro eta orain nazazu maitatu.


KAXA

Konfidantza emanaz
Izan zintudan lagun
Azkar loratuko zen hazia erein genun

Gerizpetik atera zinen
Berezko zerbait lez sortu zen

Patuak bildu gintun
Ia oharkabean
Adiskidetasuna
Maitasun bihurtu zan

Berdina sentitu ez arren
Betiko gisan jarraitu nuen
Zenbakiaren sekretua
Kaxa irekitzen duena

Bizitza aurrera doa
Sentimenak aldatzen
Laguntasuna ordea
Ez da inoiz ahazten

Modak ez baititut gustoko
Orain nauzu alboratuko?
Zenbakiaren sekretua
Kaxa irekitzen duena

Epeltzen doa
Irakiten zegona
Makurtzen doa
Tira ta tira zegona.
Kaxa bete da
Belaxe zabaltzen da
Astiro goaz
Sentitzen galdu genuna.


NIRE ALBOAN

Hasieratik bagenekien
Gureak zuen arriskuaz.
Epe luzeak, negu luzeak
Kostata, baina aurrera doaz.
Gehiago ezin dut!

Nire alboan
Nire alboan
Nire alboan
Nire alboan
Senti nahi zaitxut!

Gerri ertzean telefono hotsa
“bai” esan eta “kaixo” diozu.
Zure irriak, zure nigarrak
Eten artean entzuten ditxut.
Gehiago ezin dut!

Nire alboan
Nire alboan
Nire alboan
Nire alboan
Senti nahi zaitxut!


JAINKOEN LORATEGIAN

Jainkoen lorategian
Zuhaitz txiki urdin bat bada, oso ederra hostoak ditu arro eta sustrai sendoak

Urteen joan etorrien poderioz
Hosto batzuk usteltzen, baina besteak sendo
Gehienek ez dute egunsentiaz berriz gozatuko

Hauen malko ta barne saminak
Nonbaiten galduko dira
Asko eskatzea al da adar sendoek
Bizi pixkat besteei ematea

Zuk entzun dezakezu
Ez burua biratu.
Zuk entzun dezakezu
Ez burua biratu.

Garbi zegon zerua putrez bete da
Zuhaitzaren azken hatsaren zai ari dira
Etzanda bizitzea baino nahiago du hiltzea

Ez dio axola honen azkena gero eta hurbilago baldin bada
Zuhaitz txiki urdin bat besterik ez da
Lorategi handi baten erdian

Zuk entzun dezakezu
Ez burua biratu.
Zuk entzun dezakezu
Ez burua biratu.


ZAZPI KOLORE

Udako egun epel batean
Itsasoko kresalak
Erantzunik emango dion
Mutikoa dago zai
Urrutian begi arro lausotu bi
Kartzelan preso dira

Arrantzaleen istoriak
Lo hartzeko orduan
Beso sendoen babesean
Lasai zen mutikoa
Gogoan aitaren ahots sendoak
Sarritan zioena:

“Eguzkiak euria mendean hartzean apaintzen da zerua
euskal bihotzak piztu egingo dituzten
zazpi koloreak”