Agian Bihar

10 

Duela urtebete inguru argitaratu zuen bere
lehen diskoa, TripTics I-II, HIBAI izenpean. Oso lan konplexua zen
hura, hogeita hamarretik gora musikarik hartu baitzuten parte grabazioan, eta
eklektikoa, Hibairen unibertso musikal zabala jasotzen baitzuen. Oraingoan lan
apalagoa eta soilagoa dakarkigu Gernikako abeslari, musikari eta konpositoreak,
baina aurrekoaren ildo beretik doa.

Oiartzungo Mecca estudioan taldearekin
grabaturiko bi abesti berri eta lau kantu akustiko biltzen ditu Agian bihar izeneko lanak. Beste behin hainbat musika eragin eta joera
bildu ditu Hibaik. Diskoari izena ematen dion abestia, esaterako, melodian
Bruce Springsteenen oihartzun lausoa dakarren tenpo ertaineko pop-rock kantua
da, zeinean Gotzon Ereñoren gitarra lana nabarmentzen den. (No quiero) lo que tengo abestian ordea, kantautoreen moldera
gerturatzen da Etxebarria. Bi abestiotan aurreko diskoan ere lagundu zioten
esperientzia handiko musikariek hartu dute parte: Ander Garciak (baxu elektrikoa), Carlos Sagik (bateria), Iraide
Ansorena
k (perkusioa) eta Henar
Rodriguez
ek (Hammond organoa eta pianoa).

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2018/11/23
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com