Hemen zaude: Hasiera Denda Bide Ertzean Iruzkina

Iruzkina

Poesia, kantua eta desioa

Urriaren 14an aurkeztu zen zuzenean proiektu hau Gasteizko Florida Kultura Etxean eta harrezkero, zuzeneko emanaldi ugaritan izan dira Karlos Aranzegi, Labrit, Fran Iturbe, Imanol Ubeda eta Jon Ander Ubeda, kritika ezinhobeak jasoaz. Donostiako Koldo Mitxelenan, Iruñeako Erraldoien Txokoan eta Bilboko Kalderapeko aretoan izan dira. Eta baita Tolosako Leidor zineman, Elorrioko Arriola aretoan, Eibarko Astelena frontoian eta Portalea kultur aretoan, Atalloko Aste Kulturalean, Oreretako De Reyna aretoan, Eibarko Portalea aretoan, Izurako Kultur Etxean eta Andoaingo La Salle aretoan.

Euskaldunon Egunkariako irakurleen ustetan, "1998ko talde berri gustukoena" izan zen Bide Ertzean. Horrelako aipamenak gustagarriagoak dira irakurleen eskutik iristen direnean.0