Hemen zaude: Hasiera Denda Bestiarium

Bestiarium

2019ko Martxoa
LP
14

Bestiarium. Horixe du goiburu etengabeko hazte horretan kapitulu berri honek. Dozena bat bala blindatu. Bilakaeraren beste erakustaldi bat erreferenteak galdu gabe. Fidagarritasun irakasgai bikaina: ustekabeko faktorea aspaldi gainditu eta bazter utzi ostean, eurekin batean ingurune ukitu gabeak ezagutzeko gonbita egiten digute. Aurreratutako singleak, "Siren's Lips" eta "Cry with you" denbora erdiko gai hipnotizagarria biltzen zituenak, agerian uzten zuen zer zuten buruan. Behin diskoa osorik eta hainbat aldiz entzunda ez dago zalantza izpirik bat ere: lortu dute. Lortu dute estudioan zuzeneko kutsuarekin ibilbide luzeko gaiak konposatzea eta erregistratzea (“Biform”, “Dead Summer” eta “Flaming Waves”), azeleragailua zapaltzea gurpilak sutan jarri arte (“Sphinx”) eta lemari tinko eustea eta beren ADNa islatzea beste gai batzuetan (“Magnets” eta “Dry your Mind”). Eta beren urratsak aspaldidanik eurek bideratzen dituztela ezkutatzen ez duten arren, keinu bat egiten diete beren gidariei. "Around" gaian Bowienganantz egiten dute, ezin gutxiago izan zitekeen. Eta Lords of the New Church talde gogoangarriaren "Russian Roulette" gaiaren bertsio estratosferikoak Stiv Bators azpian harrapatu zuen taxi gidaria betikoz madarikatzera eramaten gaitu. Coni eta Martin, Martin eta Coni bateria berriarekin. Berriz ere lortu duten hiru gizaki sailkaezin. Baina hobe. Utzi zeuen burua Bestiarium-ek gobernatzen...

 Alfred Crespo


Artista bereko diskoak


Agian hauek ere gustatuko zaizkizu ...